Kirol jardunari lotutako balioak lantzeko jarraibideak:
| Balioak | Arauak | Bultzatu beharreko jokabideak | Saihestu beharreko jokabideak | Entrenamenduan egin beharrekoak |
|---|---|---|---|---|
| KORTESIA |
Egoki hitz egin entrenatzaileari, lagunei... | Lagunak, aurkariak, epailea..., agurtu | Esamolde iraingarriak edo itsusiak. Errespeturik gabeko porterak. |
Jokabide hauek bultzatu behar dira entrenamenduan. |
| ADISKIDETASUNA | Jarrera positiboa izaten eta hura mantentzen saiatu, taldea ekipo bihurtze aldera. | Lagunak bultzatu, animoak eman, txalotu... Ahulenei adorea eman. |
Aipamen negatiboak. Harreman itxiak. |
Lankidetzan aritzeko, ahaleginak batzeko, ariketak prestatu. Denek jakin behar dute norberak eta gainerakoek zenbat eman lezaketen, eta zein diren bakoitzaren eta taldearen helburuak. Puntukako sistema erabili. Gaitasun gehien duten jokalariek gaitasun gutxien dutenei laguntzea ona da (helburuak lortzean partaide sentituko dira). |
| NORK BERE MUGAK GAINDITZEKO GRINA | Hobetzeko nahia eta exigentzia, bai norberak bai taldeak. | Arretari eutsi. Esfortzua. |
Utzikeria. Konformismoa. |
Norberaren eta taldearen helburuak ezarri (ebaluatzeko modukoak izan behar dute). Horiek lortzeak norberaren eta taldearen konfiantza areagotzea ekarriko du. Puntukako sistema erabili. Jokalarien testuak, elkarrizketak, erreportajeak irakurri, nork bere mugak gainditzeko grina areagotze aldera. |
| PUNTUALTASUNA | Taldearekin lotutako jarduera guztietan: entrenamenduak, partidak, joan-etorriak etab. | Garaiz iritsi. Arduradunari jakinarazi gorabeheraren bat sortzen bada. |
Etengabeko aitzakiak. Aurreikuspen falta. |
Arauak ezarri eta onartu. Entrenamendu batera berandu iristeak edo ez joateak zer ondorio dakarren jabetu. |
| EMAITZA ONARTU | Lehiako jarduera bakoitzaren ondoren: partidak, entrenamenduetako lehiak etab. | Partiden ondoren portaera egokia izan, edozein delarik
ere emaitza. Aurkariak zoriondu. |
Besteren aitzaki egin (epailea, giroa, zelaia...) Jokabide desegoakiak. |
“Arrakasta/ porrota kontrolatuta egongo den esperientziak" ziurtatu. Espero genuen errendimendua zergatik ez dugun lortu jakin behar dugu, edo lortu badugu, zergatik lortu dugun. Horretarako, jokalari bakoitzak bera eta taldea zertarako gai diren jakin behar du. Norberaren eta taldearen errendimendua modu objektiboan aztertzeko gai izan behar dute. Hori da onarpenerako lehen urratsa. Ez du ezertarako balio " Hau zorte txarra!, ... gainera epailea..." bezalako esaldiak botatzeak. Hobe da honelako gogoeta egitea: “Baloia zuen lagunari ez diogu pasea egiteko aurkerarik eman, eta baloia azkar eta gure atetik hurbil galtzen genuen"; "Haiek oso elkartuta egon dira baloirik ez zeukatenean, eta baloia berreskuratzen zutenean pase asko egiten zituzten, aurkera asko eskaintzen baitzizkioten elkarri". |