Azkenik, formazio mailen ibilbideko azken muturrera iritsi gara: kadete mailara. Maila honek 14 eta 16 urte bitarteko neska eta mutilak hartzen ditu. Oso atal garrantzitsua da jokalarien garapenean, horren amaieran esan ahal izango baitugu jokalaria bere ahaletik %80-90era dagoen ala ez.
Bestalde, keinu teknikoak eta eduki taktikoak lantzeko garaia izango da, eta prestakuntza fisikoak berebiziko garrantzia izango du orduan, kirolariek heldutasun mailan gora egingo baitute. Era berean, formazio amaiera delako era izan daiteke. Hartzen duen kirol maila hartzen duela, kirolariak zenbait ohitura bereganatu behar ditu garai honetan, futbol-jardueran sekulako eragina izango dutelako.
Aurreko mailan bezala, nerabezaroak aurrera darrai, bere gorabehera eta guzti. Honek beste aldagai bat eransten dio entrenatzailearen jardunari; izan ere, infantiletan bezala, bestelako interesa gehitzen du horrek, baldin eta entrenatzailea aro horretako berezitasunez ohartzen bada.
Hala bada, garapen fisiko eta mental handiko garaian gaude, eta garapen horrek jokoaren atal guztiei eragingo die eta hainbat baliabide erabiltzeko aukera eman. Hitz batean, lan egiteko aro aparta da.