Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Kadeteak >> Prestakuntza arloa >> Taktikoa

Taktika da helburu jakin bat lortzeko egiten dugun baliabideak erabiltzeko akordioa. Definizio guztiak bezala, hitz gutxitan zehatzak eta zuzenak izan gara. Hainbat aukeren artean hitzen hautaketa besterik ez dugu egin. Hala ere, horra iristeko hainbat eztabaida, burutazio izan ditugu, eta hainbat kontzeptu landu.

Eztabaidak eztabaida eta burutazioak burutazio, futbola helmugatzat hartuz, definizioaren hitz nagusiak aztertuko ditugu.

Akordioa.- Taktika bakoitzaren nahiaren gainetik dago. Taktika egon dadin, denek ados egon behar dute egoera jakin baten aurren zer den egokiena, nahiz eta ekintza bakoitza jokalari bakoitzaren erantzukizuna izan.

Baliabideak.- Talde baten baliabide nagusia gizataldea da, hau da, jokalaria eta bere ahalmenak. Hori horrela, talde bakoitzak ekintza zehatz batzuk landuko ditu giza baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzeko; horri ezagutza taktikoa dei diezaiokegu.

Helburua.- Baloia eduki ala ez, horren arabera zehaztuko da. Hala, erasoko taktikak baloia izatea eskatuko du, eta helburua gola sartzea izango da. Defentsako taktikak, aldiz, erasoko jokoa oztopatu edo eragoztea izango du helburu, gero baldintza hoberenetan erasora pasatzeko.

Hori guztia kontuan hartuta, kadeteen gai taktikoa oinarrizko bi egoeratan landuko dugu: erasoan eta defentsan.
Atal bakoitzarentzat, irizpide taktiko nagusiak aukeratu ditugu, garapen taulan agertu diren bezala.


 

 

 

gipuzkoa.net