Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futboleko entrenamenduak

Kadeteak >> Prestakuntza arloa >> Fisikoa

Prestaketa fisikoa kirolariaren prestaketa orokorraren zati bat da, eta sasoi honetatik aurrera trataera berezia izan behar du beste prestaketekiko, eta jarraipen berezia. Jokalaria egituratzen ari den garai honetan, arlo honetako prestakuntza egokiak onura ekarriko dio kirolari eta jokalari garapenean.

Haur garaiko neska eta mutilekin prestakuntza fisikoa lantzean, aplikatuko dugun lan-taldearen ezaugarrien arabera egingo da. Kadeteetan ere (14-16 urte) neska eta mutilek aldeak erakutsiko dituzte, sexu aldetik (neskek garapen maila handiagoa dute eta garai honetan lortzen dute heldutasun fisikoa), garapen eta adin aldetik (alde handiak 1. urteko eta 2. urteko kadeteen artean). Dena den, aurreko etapan egin dugun bezala, prestakuntza fisikoaren inguruko jarraibide orokor bat zehaztu dezakegu.

  • Intentsitate baxuko eta ertain-baxuko lan kargak (arestian aipatutakoari jarraiki).
  • Malgutasuna eta koordinazioa lantzeko etapa egokia.
  • Indarra, erresistentzia eta abiadura, lan karga ertain eta baxuekin, eta errekuperatze aldi batzuekin.
  • Potentzia lantzen karga eta intentsitate baxuekin has daiteke.
  • Garai egokia pisu-lan egokitua egiteko (hobeto aditu batek jarraipena egiten badu).

Nahitaezkoa da mediku-azterketa egitea, neskak eta mutilak kirola egiteko ez duela arazorik ziurtatzeko. Prestakuntza fisikoari dagokionez, azterketak erakutsiko digu hasierako maila, horrek gero lagundu egingo baitu kirolariaren aurrerapena programatzen eta baloratzen. Esan beharrik ez dago mediku-azterketak garrantzitsuak direla eta kirol medikuntzan aditua denak egin behar dituela. Hainbat azterketa mota dago, zailagoak ez errazagoak, eta horren araberakoa izango dute prezioa. Dena den, patologiaren bat egonez gero, uste dugu horrek ez duela oztopo izan behar. Orientabide gisa, hona gure ustez oinarrizko mediku-azterketa batek izan behar dituen atalak: Antropometria, geldirik egindako Elektrokardiograma, Espirometria, Auskultazioa eta Historia Klinikoa..

 

 

gipuzkoa.net