Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Kadeteak >> Prestakuntza arloa>> Estrategikoa


Futboleko estrategia baloia geldirik dagoenean prestatzen da. Ekintza hauek burutzean hurrenkera jakin bat dute jokalarien mugimenduei dagokienez, nolako jokaldia, konplexuagoa jarduera.

Egile batzuen arabera, ez dago batere garbi taktikaren eta estrategiaren arteko diferentzia, estrategia taktikaren barruan urtzen baita. Guk, hala ere, bi eremuak bereizi nahi izan ditugu. Dena den, ez dugu eztabaida antzurik sortu nahi bi kontzeptuen esanahiari dagokionez, ez baita hori arazo nagusia.


Gure iritzian, taktikak jokoarekin du lotura, eta estrategiak, konponbide puntual batekin. Azken konponbide honek zehaztasun handiagoa izango du.

Etapa honetan, ez diogu estrategiari halako zabaltasunik eskainiko, teknikak eta taktikak baitute benetako garrantzia jokalariaren heziketa osotasunean hartuta. Estrategiak denbora luzea eskatzen du eta mekanizazioa, eta aurrerago izango du hori lantzeko beta. Bestalde, erasoko estrategiaren inguruan ariko gara, denfentsakoa haren erantzuna baino ez delako; agian beste testuinguru batean bere garrantzia izan dezake, baina gure kasuan egokitzapen taktikoekin edo argibide puntualekin konpon dezakegu.

Hala, atal honetan planteatu nahi dena azalduko da, eta hor agertuko dira nork baloia jo edo kasu bakoitzeko keinu teknikoa; gainera, adibide gisa, proposamen bat egingo da zenbait egoera estrategikori aurre egiteko, hala nola, alboko sakea, ateko sakea, kornerra, falta jaurtiketa eta erdiko sakea.


 

 

gipuzkoa.net