Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Kadeteak >> Prestakuntza arloa >> Taktikoa >> Erasoa

Erditik aurrera jokatuz gero

Defentsa sendo bati aurre egiteko moduak erakusten du talde baten heldutasun maila. Lehen etapetan garrantzitsua da nagusitasuna baliatuz azkar jokatzea, baina taldeak egoki kokatzen, gaitasun fisikoa eta defentsa ahalmenak handitzen diren neurrian, erasoko ekintza gehienak berdintasunean burutu beharko dira, mugimendu konbinazioen bidez. Horregatik uste dugu, kontraerasoarekin batera, erasoa dela bereziki landu beharreko atala maila honetan.


Bestalde, zelaiaren lehen zatian ematen diren sormen ekintzak gutxietsi gabe, gure ustez zelai erditik aurrera ematen den jokoak izan behar du trataera berezia.

Beraz, lehenik erasoko zelaiko jokoaren printzipioak aipatuko ditugu, eta ondoren horiek garatzeko zenbait ekintza.

BALOIAREKIN

  • Defentsako gune libreetatik eraman.
  • Bat-bikoak egin.
  • Irteerarik gabe gelditzea saihestu. ikus bideoa

BALOIRIK GABE

  • Gutxienez bi pase-lerro eskaini. ikus eskema
  • Defentsaren bizkarretik jokatzen saiatu.
  • Jokoa zabaldu defentsa ireki dadin.

ALBOKO LERROTIK

  • Pase luze eta laburrak tartekatu erasoko gune aldaketekin defentsak oreka gal dezan .ikus eskema
  • Zelai osoa erabili, batik bat alboko lerroak.
  • Jokalari gehiago pilatzea bilatu.
  • Irudimena.
gipuzkoa.net