Aro hau lantzen hasi baino lehen, ezin ahaztuko ditugu umeek nerabezaroan dituzten berezitasunak. Pubertasunak garai honetan iraungo die, eta neurri handi batean ikaste prozesua eta baita motibazioa ere baldintzatuko die. Gorputzean izandako aldaketek egongaiztasun emozionala eragingo diote, eta horrek entrenatzailearengandik ulertze gaitasuna eskatuko du, eta giza taldearen beharretarako egokitasuna bilatzea.
Jarraian, era xume eta argian azalduko ditugu motibazioa lantzeko kontuan hartu beharreko atal nagusiak: helburuak zehaztea, lana prestatzea eta lan egiteko giroa.
HELBURUAK ZEHAZTU:
Helburuak zehazten baditugu, prestaketa planean banakako zein taldeko konpromisoa lortuko dugu. Horretarako, honakoak dira estrategiak:
LANA PRESTATU:
Planifikazio zehatzak eragin zuzena du prestaketan eta, ondorioz, motibazioan. Une bakoitzean zer lortu nahi den jakiteak ziurtasuna ematen dio entrenatzaileari eta taldeari berari.
Lana prestatzeak helburuak zehaztearekin lotura estua du, ondorio logikoa baita: taldeak lehenik “zer” ezagutzen du, eta gero “nola”.
Bestalde, lan egoki bat, hurrenkera logikaz eta jarduera alaiez egina bada, pizgarria da edozein jokalarirentzat, eta horrek taldeari motibazioa indartuko dio.
LAN EGITEKO GIROA:
Lan egiteko giroak lan egitean jasotako sentsazioak jasotzen ditu. Giroa askotarikoa izan daiteke: alaia, aspergarria, barea, monotonoa, tentsioz betea… , eta bereziki entrenatzailearen izaeraren eta bere ezagutzaren baitan egongo da giroa egokia izatea proposamenak jasotzeko. Hona, jarraian, lan egiteko giro ona lortzeko zenbait irizpide eta estrategia.
* Zenbait ideia