Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Kadeteak >> Prestakuntza arloa >> Taktikoa >> Defentsa

Zonakako defentsa

Talde gehienetan banakako defentsa da taktikoki gehien erabiltzen den era. Batzuetan, banakako markaketa ere egiten da, batez ere sistemak hala eskatzen duelako, erasorako jokoaren eskaeragatik edota aurkako taldearen ezaugarriei jarraiki. Dena den, banakako markaketak ez du berez esanahi taktiko berezirik, eta gauzatuko da aurkariaren jokoari aurre egiteko defentsak duen ahalmenaren arabera. Zonakako defentsak, aldiz, banakako nahiz taldekako kontzeptuak eskatzen ditu eraginkorra izan dadin. Dituen eskakizun taktikoak direla-eta nahi izan dugu zonakako defentsa kategoria honetan landu, nahiz eta aurreko kategorietan ere praktikan jarri dela jakin.

Zonakako planteamendu batek dituen printzipioekin hasiko gara lantzen; ondoren taktikoki kontuan hartu beharreko oinarrizko printzipioekin; gainera, zonan landu beharrekoa banakako zein taldekako hobekuntzarekin; eta azkenik, taldeko defentsarekin.

  • ZONAKAKO DEFENTSA
  • Printzipio nagusiak
  • Oinarrizko kontzeptuak
    • Banakako arloa
    • Taldeko arloa
  • Taldeko defentsa
gipuzkoa.net