Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Kadeteak >> Nerabeen ezaugarriak


Nerabeen, 14 eta 16 urte artekoak, ezaugarriak ondoko koadroan laburbilduko ditugu:

Nerabeen ezaugarriak (14-16 urte):
Ezaugarri psikopedagogikoak:

Aurreko aldian hasitako hormona aldaketek jarraitu egiten dute, eta izaeran eragina izan dezakete; bestalde, hauek kontrolatzen errazagoak izan daitezke

Kontzeptu abstraktu eta konplexuak jaso eta arrazoitzeko gaitasuna dute: gai moralak, baloreak, etab.

Adiskideak aukeratzerakoan, printzipio eta interes komunak dituztenak bilatzen dituzte.
Mutil nahiz neska lagunekiko afektuzko eta adiskidetasun loturak garrantzi handia hartzen du, familia bera ere baztertzeraino agian.

Geroa bizi-arrazoi bihurtzen da, batez ere bakoitzaren geroa.

Ezaugarri fisikomotrizak:

Koordinazio gaitasunean aldaketak gertatzen dira.

Alde nabarmenak daude gaztetxo batzuen eta besteen artean heltzeari eta gorputzaren garapenari dagokionez.

Aldaketa morfologiko sakonak.

Heltzea eta egitura biologikoen sendotzea (garapen mailaren arabera): kontrol sistemak, lokomozio aparatua eta energia sistemak.

Zikloaren amaieran, garapen parametroak (garaiera, pisua, sexu heldutasuna …) erabat osatuak egongo dira.


gipuzkoa.net