Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Kadeteak >> Futbolaren didaktika

Futbolaren didaktika kadete mailako jokoari dagokionez:

Futbolaren didaktika:
Jokoaren ezaugarriak: Zergatiak: Ekintza pedagogikoa: Entrenamenduan egin beharrekoak:

Lerroen artean tarte handia.
Arreta taktiko eskasa.

Joko zelaiaren neurriekiko egokitze eza.
Defentsaren eta erasoaren arteko koordinazio beharra azpimarratu.

Lan taktikoa.
Kontzientzia hartu zein garrantzitsua den lerroak hurbil izatea espazioak ixteko. Entrenatu egoerak lerroak aparte daudenean eraginkortasun galera ikusteko. Ez baita esatearekin soilik ulertzen, arazoa agerian uzten duten egoerak sortuz baizik.
Partida aurrera doan heinean intentsitatea mantentzeko arazoa. Esfortzuari etekin eskasa ateratzen zaio.

Egoera fisiko eskasa.
Jokalarien kokapena eta euren erantzukizun taktikoak uztartu.

Prestaketa fisikoa landu.
Aro honetan nabarmen hobetu daitezkeen gaitasunak garatzea. Jokatuz lortuko dute jokalariek esfortzuak neurtzea. Jokalariek jokoa eta taldean jokatzea ulertu behar dute, bai eta bere eta kideen erantzukizuna ere. Horrek oraindik gehiago erakutsiko die esfortzuak neurtzen ikasten.
Gol aukerak sortzeko zailtasunak. Irizpide estuegiak.

Baloia egoki mugitzeko pazientzia gutxi.
Jokoaren hainbat egoerari hainbat aukera bilatu. Nire taldearen erasoko aukerak aztertu eta hortik abiatuta haren mailara egokitutako egoerak proposatu, hainbat benetako egoeraren bidez ikastea bultzatuz. Aldeko egoerak proposatu, kopuru aldetik erasotzaileak gehiago direla.
Gutxi aprobetxatutako espazioa. Gabezia teknikoak (pasea, kontrola...)

Joko zelaiaren neurrira ez da egokitu.
Baloiaren mugimendua landu.

Baloirik gabe jokatu.
Baloia eduki nahian haren inguruan biltzeak espazioaren okupazio ez eraginkorra dakar, bai eta desmarke eza eta pase-lerroen eskaintza ere. Baloia daukan jokalariak begiratu egingo du pasatu aurretik. Baloirik ez duen jokalaria aurkariengandik aldentzen saiatuko da baloiaz jabetzeko. Aurretik espaziorik ez badago, nekez egingo da desmarkerik edo nekez sortuko pase-lerrorik. Horrela ulertuko dute.
Posizioko erasoen kopuruaren areagotzea. Defentsan hobekuntza.

Baloiaren jabe izatearen garrantziaz kontzientzia hartu.
Kontraerasoa landu.

Landu erasoak kokatuta dagoen defentsaren aurka.
Egoera-arazoak proposatu, non erasoak hainbat defentsako posizio gainditu beharko dituen (talde irekia lerroen artean eta bere bizkarrean espazioak uzten dituena, baloia jokatzeko espaziorik utzi gabe ixten den taldea…). Haien lana da konponbideak bilatzea, guk zuzendu eta bultzatu egingo ditugu.
Ohiturak sendotzea. Urteak futbolean jokatzen.

Garapen fisikoa amaitzear.
Akatsak zuzendu.

Hobekuntza etengabea izan dadin, lanaren garrantziaz jabetu.
Jokalariek jakin dezatela inoiz ez dela “inora iristen, beti norabait goazela”. Ez dugula azken helburua lortzen “ez dagoelako”. Ahalik eta jokalari hoberena izaten saiatuko gara. Horrek hobekuntza eta ohitura hartze etengabea eskatzen du. Lortzen ditugunak tarteko helburuak dira, horiek lagunduko baitigute aurreratzen eta bideari jarraitzen. Egin dugun guztian beti dago goragoko maila bat.
Eskakizun maila handitzea. Ikaste sasoiaren eta lehiaketa sasoiaren arteko etapa. Dedikazioa/eskakizunaren eta kirol errealitatearen arteko oreka .

Entrenatzailearen eskakizun mailak jokalariaren eskakizun maila berean handitu behar du.

gipuzkoa.net