Generikotik partikularrerako eboluzioa.
- MAKROZIKLOA-ETAPA
- Pedagogi planteamendua. Bete beharreko helburuak eta kadete etapan erabiliko diren baliabideak. Adibidez:
- Fisikoa: Erresistentzia aerobikoaren hobekuntza,
erreakzio azkarrak izateko
gaitasuna…
- Taktikoa: Abantailazko egoerak gauzatzea, erasora era ordenatuan jokatu…
- ALDIA-DENBORALDIA
- Denboraldia jokalarien mailaren eta etaparen diseinu orokorraren arabera
planteatu;
hor zehaztuko dira:
- Helburu orokorrak eta sailka eginak.
- Metodologia
- Jarraipena
- MESOZIKLOA-DENBORALDIAREN FASEAK
- Aldi hauetan zatitzen da denboraldia: denboraldiaurrea, lehiaketa
garaia eta
lehiaketa ondorengoa, aurreko ataletan bezala hartuta. Adibidez:
- Denboraldiaurrea: gorputza ohitzea eta eginkizunarekin lehen harremana izatea. Baliabideak: lasterketa jarraitua eta ariketa
tekniko eta taktiko xumeak.
- MIKROZIKLOA-ZIKLO LABURRAK
- Lanaldi laburrak: astebetekoak edo hamabosterokoak, non egokitzeak
egingo diren
honakoen arabera:
- Aurreko irizpideen garapena.
- Lehiaketa egoera zehatza.
- SAIOA
- Lan-unitatea osatzen duten ariketen zerrenda, non honakoak agertuko
diren:
- Zein saio den jakiteko datuak: data, partaideak,
aldia...
- Ariketen zerrenda.
- Saio ondorengo iruzkinak
- ARIKETAK ETA JARDUERAK
- Saioa osatzen duten proposamen zehatzak, jokoaren alderdi bat lantzea
helburu dutenak. Hor agertuko dira:
- Behar bezala deskribatu edo identifikatuak.
- Tenporizatuak.
Plangintza diseinatzerakoan kontuan izan beharreko aldagaiak:
Entrenatzaileak jorratu nahi duen ideia kolokan jar daiteke alde teorikoak
lantzeaz gain, ez badie beste zenbait aldagairi bide ematen, lan arrakastatsuaren
gakoa
izan baitaitezke.
Plangintza diseinatzean kontuan hartu beharreko aldagaiak:
| AZPIEGITURA |
Lekua |
· Joko eremuaren tamaina
· Joko eremuaren ezaugarriak
· Gimnasioa
· Korrika egiteko leku irekiak
· Gelak |
| MATERIALA |
· Baloi kopurua
· Ate mugikorrak
· Pikak
· Konoak
· Petoak |
|
| TALDEA |
Ezaugarriak |
· Maila teknikoa
· Maila taktikoa
· Maila fisikoa
· Lanerako jarrera
· Egoera bereziak
· Ikasketak |
| BESTE ZENBAIT ALDAGAI |
· Gaixotasunak
· Azterketak
· Ezustekoak
|
|
Esan bezala, aldagai hauek ezin ditu entrenatzaileak baztertu, eta gainera,
dena kontrolpean duela uste duenean ere izango da aurreikusitako planteamendua
hankaz
gora jarriko dion ezusterik.
Ezkutuan beti zerbait erabiltzeko prest edukitzea besterik ez da konponbidea:
irudimen apur bat.