Kirolean oro har, eta bereziki futbolean, asko dira kirol planifikazioarekin lotzen diren kontzeptuak. Beraz, aurrez oinarrizko hiru kontzeptu zehaztu beharko ditugu: planifikazioa, programazioa eta zatikatzea.
Akatsera eraman gaitzakete, eta komeni da definizio zehatza ematea planifikazio prozesua ondo ulertu eta aztertzeko.
Planifikazioa
Real Academia de la Lengua Española-ren hiztegiak dioenez, planifikazioa da “Planifikatze ekintza eta emaitza, planifikatzea jarduera bat ikerketa plan batera eramatea izanik”.
Plan guztiek hiru ezaugarri dtuzte: lehena, etorkizunera begira dago; bigarrena, ekintza adierazi behar ditu; hirugarrena, kausalitatea dago bai pertsonala bai antolakuntzakoa: etorkizuna, ekintza eta kausalitatea pertsonala edo antolakuntzakoa dira plan baten beharrezko elementuak.
Planifikazioa hitzaren hainbat definizio aztertuta, euren artean zenbait elementu komun daudela ikus daiteke, hala nola, helburuak zehaztea, eta horiek lortzeko baliabideen aukeratzea (planak eta programak).
Planifikatzea diogunean, ez gara entrenamendua planifikatzeaz ari. Planifikatzea prozesu zabalagoa da, hor batzen baitira helburuak lortzeko behar diren elementuak eta horien erruz ezartzen baitira jarraibideak eta prozedurak.
Planifikazioak etorkizun ona (helburua) eraiki nahi du, eta horretarako dituen baliabideak erabiliko ditu eraginkortasunez, behar diren baliabideak (programazioa) optimizatuz eta logikoki eta egoki kokatuz (periodizazioa).
Programazioa
Real Academia de la Lengua Española-ren hiztegiak dioenez, programazioa da “Programa bat gauzatzea: plana, proiektua edo egin nahi denaren azalpena”.
“ Programatzeak zera esan nahi du: entrenamenduko edukiak sistematizatzea kirolari baten prestaketaren helburuen arabera eta aldi jakin bateko entrenaldiaren printzipio zehatzen arabera” (Verjoshanski L.V, 1990).
Programazioak entrenamendu bateko edukiak ordenatu egiten ditu plan estrategiko baten bidez, azken helburuak lortzeko asmoarekin. Kasu honetan, maila honetako helburuak lortzeko, betiere taldearen eta taldekideen maila kontuan hartuta. Beraz, bideko orria da, zer egin eta zein ordenatan adierazten diguna. Ordena, sinergia eta edukien dosia izango dira taldearen kirol arrakastaren oinarria.
Lan eduki horiek soilik entrenamenduari dagozkio; beraz, programazioa soilik entrenamenduari dagokio, entrenamenduaren programazioa dei diezaiokegu hortaz.
Batzuetan nahasi egiten dira planifikazioa eta programazioa. Ikusi bezala, planifikazioa askoz ere konplexuagoa da programazioa baino; desberdinak bai, baina osagarriak dira bi kontzeptuak.
Programazioak lan edukiak noiz egingo diren adierazita eduki behar ditu, eta hori entrenamenduaren zatikatzearekin lortzen da.
Zatikatzea
Real Academia de la Lengua Española-ren hiztegiak dioenez, zatikatzea da “Denbora aldi bat zati txikiagoak bihurtzea”.
Zatikatzea zera da: urte osoko plana entrenamendu zati laburrago eta eramangarriago bihurtzea. Zatiketa honek entrenamenduaren antolamendua hobetzen du, eta entrenatzaileei programa sistematikoki zuzentzen laguntzen die (Bompa T, 2004).