Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Entrenamenduaren diseinua >> Plangintza

Taldea eta haren ingurua aztertu

Hasteko, ekipoaz/taldeaz eta haren inguruaz dena jakin behar dugu plangintza egin ahal izateko. Taldearen eta partaide den entitatearen inguruko elementu eta faktore guztien azterketaren ondorioa izango da jakintza hori (kluba, ikastetxea...).

  • ENTITATEAREN AZTERKETA
  • Entitatearen helburu nagusia:
    Gure ustez, entitatearen helburu nagusia jokalariak prestatzea da.
  • Entitatearen idiosinkrasia:
    Entitatearen izaera eta ezaugarriak ezagutu behar ditugu, plangintza egiterakoan erabakiak hartzeko eta proposamenak egiteko.
  • PLANTILAREN AZTERKETA
  • Jokalari plantilaren gaineko alderdi nagusi guztiak aztertu beharra dago, plangintza koherentea egiteko eta entrenamenduak programatzeko. Jokalarien ezaugarriak oso garrantzitsuak dira abiapuntu bat ezartzeko, baita taldearen ezaugarri nagusiak ere.

    Aurreko urteetan taldearekin lotura izan duten pertsonek lagun diezagukete azterketa hau egiten, datu interesgarriak eduki ditzakete eta.
  • Taldearen azterketa
    Jokalari kopurua. Zehatz-mehatz zenbat jokalari izango ditugun jakin behar dugu.
    Jokalarien tipologia. Plantilaren batez besteko ezaugarriak ondo ezagutu behar ditugu alderdi tekniko-taktikoari eta psikologikoari dagokienez. Hemen jaso behar dira erabakigarritzat jotzen diren alderdi guztiak.
    Pixkanakako garapena. Taldearen adina eta eboluzio etapa. Adinaren eboluzio ezaugarriak identifikatu beharko ditugu entrenamendu edukiak egoki aplikatu ahal izateko.
    Futbol maila. Taldearen maila zehaztu behar da, zein ezaugarri eta aukera dituen.
  • Banakako azterketa
    Ezaugarri nagusiak ezagutzen ahaleginduko gara.

    Ezaugarri fisikoak. Honako hauek eduki dizakegu: neurri antropometrikoak, aurreko urteetan egindako balorazio funtzionalaren eta kondizionalaren testa, datu objektiboak, ahal izanez gero, errendimendua baldintzatzen dutenak eta abar.
    Ezaugarri tekniko-taktikoak. Era berean, jokalari bakoitzaren trebetasunak ezagutu behar ditugu, bakoitzak zelaian duen mugimendu gaitasuna, kognitiboa eta koordinazioa. Jokalariak alderatu ahal izango ditugu, eta diferentzia handiak aurkituko ditugu batzuetatik besteetara, adin berekoak izan arren. Garrantzitsua da hasierako maila ezagutzea, entrenamenduko edukiak egoki programatzeko.
    Aurreko urteetan bakoitzak izan zuen errendimendua. Aurreko urteetako errendimendu orokorra ezagutu.
  • PARTE HARTUKO DEN LEHIAKETEN AZTERKETA
  • Taldeak parte hartuko duen lehiaketen gaineko informazioa (Lagunartekoak, Liga, Kopa, Torneoak...). Eskola egutegia errespetatu egiten dute eta guk ere oso kontuan izan beharko dugu hori: azterketak, oporraldiak...
  • ERABILGARRI DAUZKAGUN BALIABIDEAK
  • Azterketa prozesu honetan, garrantzitsua da zer baliabide erabil ditzakegun jakitea. Baliabideak batez ere bi motatakoak dira: giza baliabideak eta baliabide materialak.
  • Giza baliabideak
    Teknikari taldea: kopurua eta mota. Taldearen prestakuntzan parte hartuko duten kideen zerrenda egingo dugu, izenak, postua eta bakoitzaren egitekoa jasota.
    Laguntzaileak: teknikariak edo medikuak izan gabe taldearekin zuzenean lan egiten dutenak sartzen dira hemen: utilleroa, ordezkaria...
    Mediku-fisioterapeuta taldea: medikua, ATSa...
  • Baliabide materialak
    Bitarteko nagusiak: behar bezala entrenatzeko oinarrizkotzat jotzen diren bitarteko guztiak:
    Entrenamendu zelaia
    Gimnasioa, pabilioia
    Taldearen materiala edo partekatua: markak, hesiak, pikak, eta abar.

    Bitarteko alternatiboak: partekatuak dira eta aldian behin erabili ahal izango dira. Pabilioiak, gelak, aretoak, etab. Entitate bereko beste talde batzuekin partekatzen den materiala.
TALDEAREN ETA INGURUAREN AZTERKETA
Entitatearen azterketa
Entitateraen helburua
Jokalariak prestatzea epe luzera begirako prozesu batean,…
Entitatearen idiosinkrasia
Pertsonak gutxi batzuek zuzentzen eta kudeatzen duten kluba da, ilusio handia dutenak, baina bitarteko gutxi.
Jokalariak talderatzeko politika
Ikastetxeetatik eta beheko mailetatik datozen jokalariak dira.
Taldea eta beste taldeen arteko harremana
Kadete kategoriako bigarren taldea da,…
Plantillaren azterketa
Taldearen azterketa
Banakako azterketa 1 jokalaria, 2 jokalaria, 3 jokalaria...
Parte hartuko den lehiaketen azterketa
Lehiaketak/Torneoak Azterketak/ Ebaluaketak Oporraldiak
Lagunartekoak
Kadeteen ohorezko liga
Euskadiko kopa
Klubaren torneoa Aste Santuan
XXXX(e)tik al XXX(e)ra Eguberriak
XXXX(e)tik XXX (e)ra
Inauteriak
XXXX(e)tik XXX (e)ra
Aste Santua
XXXX(e)tik XXX (e)ra
Baliabideen zerrenda
Giza baliabideak

Entrenatzailea: Izena eta egitekoa
2. Entrenatzailea: Izena eta egitekoa
Prestatzaile fisikoa: Izena eta egitekoa
Atezainen entrenatzailea: Izena eta egitekoa

Medikua: Izena eta egitekoa
Fisioterapeuta : Izena eta egitekoa

Utilleroa: Izena eta egitekoa
Ordezkaria: Izena eta egitekoa

Baliabide materialak

Nagusiak:
• 1 Belar naturala duen entrenamendu zelaia
• 1 Gimnasio gutxi ekipatua
• Markak, pikak, hesiak, gomak, uztaiak, sokak, baloiak.

Alternatiboak:
• Pabilioia: estalia, igerilekua, gelak

Laburpen taula.

gipuzkoa.net