Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Saioa antolatzeko Iradokizunak

  • SAIOA EGITURATZEN
  • Kontuan izan entrenamenduaren edo pentsatutako lanen ordezkoak ezusteren bat gertatuta ere (eguraldi aldetik, jokalariak/ek huts egin…).
  • Aldagelara iritsi baino lehen taldeak, lanak eta egiturak antolatu.
  • Beste batzuk.
  • SAIOA ANTOLATZEARI DAGOKIONEZ
  • Taldeak antolatu, lanak azaldu aldagelan, entrenatzera zelaira joan aurretik.
  • Entrenamenduko lehen laneko egitura aprobetxatu hurrengo lanetarako, aldaketak saihestuz (lehenik bikoteak, gero hirukoteak, …).
  • Petoak banatzean aurreratu lan aldaketa.
  • Behar baino peto gehiago eraman.
  • Joko eremutik gertu baloiak eduki.
  • Dinamikoak izan, jokalariak geldirik egotea saihestuz.
  • Entrenatzaileak/hezitzaileak kokapen egokia izan behar du azalpenetarako, denek ikus dezaten eta entzun diezaioten.
  • Parte hartzen ez dutenek lagundu dezakete materiala jasotzen, hurrengo lana prestatzen, …
  • Urik badugu, hurrengo ariketa eremuan utziko dugu, hara joango baitira jokalariak.
  • Beste batzuk.
  • ZELAIAREN ERABILPENA
  • Zelaiak berezko belarra badu, kontuan hartu eremu delikatuak, urez beteak edo erein berriak. Saihestu lan guztiak eremu berean egitea, eta egin beroketa, barealdirantz handik kanpo. Entrenamendu eremu txiki bat badugu, irteera puntuak aldatuko ditugu.
  • Amaitzean, zelaia zapaldu (zuloak estali).
  • TALDE OSAKETA
  • Jakin zehatz zenbat jokalari egongo den.
  • Taldeak zenbaki anizkoitzak izaten saiatu (2-4-6-8.).
  • Beste batzuk.
  • SAIOAREN ERRITMOA
  • Jokoak erritmoa izan dezan nahi badugu, ahal bada ez dugu hura etengo. Falta guztiak ez zuzenak izango dira, baloiak ahalik eta hurbilen edukiko ditugu jokoan jartzeko (desmarkatzen den jokalariari emango diogu, arreta mantentzeko engainua erabiliz, pase tenkatu batez,…).
  • Jardun gutxiko talde handi samarra badugu, elkarrekin jarriko ditugu taldea osatuz, jabetu daitezen zein eragin duen jardunik gabeko kide bat izateak.
  • Beste batzuk.
  • LEHIAKORTASUNA
  • Irabazi eta galdu diren lanen zerrenda eraman dezakegu eta taldeak errepikatu saioetan zehar.
  • Asko erabiltzen diren jokoetan, errelebuetan adibidez, tranpa egitea saihesteko, baloia eman aurretik oztopo bat jar dezakegu, jokalari bakarra pasa ahal izango baita.
  • Beste batzuk.
  • ZELAIEN MARKAKETA
  • Materiala jartzean, saio osoa hartu kontuan.
  • Ondo aprobetxatu entrenamendu zelaia. Horretarako, garrantzitsua da zelaiaren neurriak ezagutzea, mikroespazioak sortzeko.
  • Zelaia txinoekin, markekin, txintxetekin… markatzen badugu, atzeraka ibiliz egin, markak distantzia berean jarriz (4-6-8 urrats).
  • Kokatu materiala eta ahalik eta gutxien mugitu (pentsatu antzezlan bat dela)
  • Zelaien artean segurtasun eremuak utzi.
  • Koloreak erabili eremuak bereizteko, berriro markatu.
  • Zelai bat markatzean, markatu ertzak, zelai erdiko marra eta hondoko marrak.
  • Beste.

Zelaien markaketa: segurtasun korridoreak, baloien kokapena,...

Zelaiaren erabilpena
  • ARBITRAJEAK
  • Arbitratzen dugunean, zalantza kasuan, talde galtzailearen alde egingo dugu.
  • Jokalariek arbitrajean parte hartuko dute, bai eta lanen erregulazioan ere.
  • Jokoz kanpokoa erabiltzen badugu, lehenik jokaldia amaitzen utzi, eta gero markatu.
  • Golak edo puntuak lurrean txinoekin, markekin, konoekin, koloretako txintxetekin zenbatu ditzakegu, puntu edo marka bakoitza kantatuz, zalantzak saihesteko. Jokalariek lanak kontrolatzen ohitu behar dute, beraien esku utziz.
  • Beste batzuk.
  • BESTE BATZUK
gipuzkoa.net