Entremenduaren diseinua >> Karpeta >> Saioa
Saioaren egitura
- Proposatzen den eredua sinplea da.
Saioa hiru ataletan banatzean datza:
- 1. Lehen Fasea edo aktibatzea, non beroketa eta elkar hartzea ageriko
diren.
- 2. Erdiko Fasea, non jarduera bereziak eta benetako jokoa irudikatuko
duten lanak
ageriko diren.
- 3. Azken Fasea, intentsitatea handituz doana, lasaitasunera itzultzeko
helburuarekin
burututako jarduerekin.
- Oinarrizko eredu honen gainean eraikiko
ditugu gure saio proposamenak, kategoriak direla-eta egokitzapenak
eginez:
- Denbora.- Jokalariak zenbat eta zaharrago, saioen iraupenak ere gora
egingo du.
Gure ustez, benjaminentzat 45-60’, alebinentzat 60-75’, infantilentzat
75-90’, eta kadeteentzat 90-105’.
Denbora ematen dugunean, denbora
errealaz ari gara (aldageletakoa eta atarikoak kontuan hartu gabe), entrenatzaileak
saioaren hasiera eman eta bere amaiera adierazten duen arte.
- Beroketa eta lasaitasunera itzultzeko lanak gogorragoak izango dira maila
handietan. Txikienekin, ez da hain garrantzitsua izango, euren aktibazio
maila altua eta
etengabea dela eta.