Entrenatzaileak bere eskura duen lan-tresna da karpeta, bere lana erosoago egin dezan, planifikazioa eratzen eta gestionatzen laguntzeko baliabideak emango baitizkio.
Hala, irekitzekoari ematen badiogu, Lan-bilatzailea izango dugu, eta horri esker iritsiko gara bilatzen ditugun gaietara, lehenik arlotik eta mailetatik pasatuta. Funtzioa honen helburua horixe da, entrenatzaileak erraztasuna izatea jasota dauden jardueretara erraz eta azkar iristeko, eta eskura izatea saioa diseina dezan.
Aukera orokorrei emanda, Saioak sailera iritsiko gara. Hortik aldaeretara eta egiturara sartuko gara, non saioa prestatu aurreko gidalerroak agertzen diren. Saio mota sailean ere sar gaitezke, hor agertzen baita mailakako saioen garapena.
Azkenik, Txantiloiak aukera dugu, non taldearekin lantzeko hainbat txantiloi mota agertzen diren.