Sarrera >> Hezitzaileen eginkizunak
- Lehen helburua
- Pertsonaren portaera bizitzan nahiz jokalekuan
eredugarria izateko hezi behar ditugu. Futbola bitarteko bat da, ez
helburu bat.
- Entrenatzeko lehiatzen da formazioan.
- Zer jokotan joka dezaten nahi dugu?
- Nola jokatzen dute?
- Nola irakasten dugu?
- Nola ikasten dute?
- “Garrantzitsuena jokoaren espiritua irakastea da”
Horrek esan nahi du baloiarekiko, taldearekiko, espazioarekiko
eta golarekiko zaletasuna garatu behar dutela.
- Bigarren helburua
- Beren buruaren jabe izateko bitartekoak eman
behar dizkiegu. Jokalari/pentsalariaren ideia (ez gehiegi gidatu edo
bideratu jokalariak).
- Egiteko modua eta egiteko arrazoia ez bereizi bata bestearengandik. Gauzatzea
eta ulertzea ere ez bereizi.
Performance-aren kalitatea erabat lotuta dago jokalariaren ulertze eta gauzatze
mailarekin.
ONDO ULERTZEN DUENAK EGITEN DU ONDO!!!!
Entrenamendu/ikaskuntzaren kalitateak zuzeneko lotura du entrenatzaileak
informazioa helarazteko daukan kalitatearekin edo gaitasunarekin.
-
- Hirugarren helburua
- Joko-maila hobetu, baina ez edozeren truke;
joko-maila hobetzeak inoiz ez du izan behar jokalariaren nortasunaren,
sormenaren edo ekimenaren kalterako.
- “PROGRAMA” BATZUEKIKO GEHIEGIZKO MENPOKOTASUNA IZATEA DA SORMENERAKO OZTOPORIK HANDIENA!