Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Infantilak >> Prestakuntza arloa >> Teknikoa

Zer da?

Teknika zer den adierazteko hainbat eta hainbat definizio eman izan dira, egile edo entrenatzaile bakoitzak berea baitauka. Beraz, oso zaila da erredundantzia saihestea. Eta are zailagoa originala izatea handiusteetan erori gabe. Nolanahi ere, azalpen labur bat ematen saiatuko gara.

Norberaren baliabidea da teknika. Trebetasuna berezkoa izaten da, baina keinua ikasi egiten da (handiagoa edo txikiagoa izan daiteke erraztasuna, betiere mugitzeko abileziaren eta ikasteko gaitasunaren arabera). Teknika da jokalari bakoitzak daukan gaitasuna egoera batetik irteteko mugimendu koordinatu eta eragingarri bat eginda.

Zertarako?

Aurreko puntuari beste atal bat erantsiz, esan dezakegu teknika dela jokalari batek duen abilezia inplikatuta dagoen egoera batetik erraztasunez edo onik ateratzeko. Hau da, teknika da jokalariak erabiltzen jakin behar duen oinarrizko baliabidea, zelaian bakarrik ibiltzen moldatzeko. Oinarrizko teknika gutxienekorik eduki ezean ezinezkoa da inolako planteamendu taktikorik garatzea.

Keinua eta zehaztasuna hobetzea, perfekzionatzea, izango da infantil mailan landu beharreko teknika. Izan ere, gure ustez ordurako barneratuta egon behar dute keinu edo trebetasun bakoitzaren oinarrizko elementuek.

Oinarrizko metodologia gisa binaka edo hirunaka egiteko ariketak erabiliko ditugu, eta keinu tekniko jakin bat egiteko eskatuko zaie edo berez egin beharko dute. Halaber, beste proposamen eta jokaldi batzuk baliatuko ditugu, era batera edo bestera landu nahi dugun hura erabiltzera bultzatzen dutenak.

gipuzkoa.net