Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Infantilak >> Prestakuntza arloa >> Estrategia



Futbolean baloia geldirik dela prestatzen diren ekintzekin loturik dago estrategia. Ekintza horiek gauzatzeko jokalariak modu jakin batean antolatu beharko dira eta mugimendu jakin batzuk egin beharko dituzte, jokaldi motaren arabera errazagoak edo zailagoak.

Zenbait egileren ustez taktika eta estrategiaren artean dagoen aldea zehaztu gabe dago, eta taktikaren arloan sartzen dira estrategia ekintzak. Guk, gure aldetik, bi alderdi horiek bereizteko ahalegina egin dugu. Nolanahi ere, ez da gure asmoa kontzeptu bakoitzak duen esanahiaren gainean eztabaida semantikorik piztea; eduki ere ez baitauka aparteko garrantziarik.

Guretzat taktika joko-ideia, da eta estrategia, aldiz, irtenbide puntual bat. Eta beraz, irtenbide puntual hori zehatzagoa izango da.

Etapa honetan, ez gara askorik luzatuko estrategia proposamenetan, lanaren zatirik handiena teknikari eta taktikari eskaitzea baita gure asmoa. Izan ere, jokalariaren prestakuntza osoari begira askoz ere garrantzitsuagoak dira egoera jakinen ikaskuntza baino; horiek mekanizatzeak denbora asko eskatzen du. Bestalde, lan honetan erasoko estrategiaz bakarrik ariko gara, horren erantzuna besterik ez da defentsako estategia; litekeena da beste testuinguru batzuetan bere garrantzia edukitzea, baina maila hauetan nahikoa dute egokitzapen taktikoekin edo garaian garaiko aginduekin.

Beraz, atal honetan landu nahi dugun ideia azalduko dugu lehenik, eta hor jasoko dira baloia zeinek jarri behar duen jokoan, kasu bakoitzean zer keinu tekniko egitea komeni den, proposamen bat, adibide modura, egoera estrategiko bakoitza gauzatzeko: alboko sakea, ateko sakea, kornerra, falta jaurtiketa eta erdiko sakea.

 

 

gipuzkoa.net