Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Infantilak >> Prestakuntza arloa >> Erasoa

Baloiaren jabetzari eutsi

Gure planteamendu taktikoaren lehen puntua da, agian garrantzitsuena. Erasora jotzeko lehenbizi baloia eduki behar da, eta behin talde batek baloia duenean, zaintzen, baloiaren jabetzari eusten jakin behar du, gero harekin zer egingo duen erabaki aurretik.

Agindu batzuk emango ditugu jarraian, eta horiek indar handiagoa izango dute pintzipioetako bakoitza lantzeko jarduerekin lotzen baditugu. Baina horiek azaltzen hasi aurretik, oinarrizko premisa bat daukagu aipatu beharra, taldeak baloiaren jabetzari arrakastarako aukera pixka batekin eusteko ezinbesteko baldintza. Oinarri teknikoez ari gara: izkin egitea, desmarkea, kontrola, eta batez ere pasea. Trebetasun horiek nolabait menperatu ezean, ameskeria izango da baloiaren jabetzari eustea denbora batez.

BALOIAREKIN

  • Pasea egiteak du lehentasuna izkin egitearen aldean.
  • Paseak arrasean egin, ahal bada.
  • Zalantza izanez gero, arriskurik gutxien duen pasea egin, edo baloia eduki edo eraman, harik eta nori eman aurkitu arte. ikus eskema
  • Zelaiaren hedura osoa baliatu, pase luzeak, sakonak eta joko aldaketak txandakatuz. ikus eskema
  • Jokalari kopuru handiagoa daukagun guneetara eraman baloia.

BALOIRIK GABE

  • Pasea egiteko lerroak sortu modu ordenatuan: aurrerantz, paraleloan edo atzerantz. ikus eskema
  • Erabil litekeen espazioa zentzuz baliatu, jokoa arina izan dadin.
  • Segurtasun pase bat egiteko aukera beti bermatu baloia duenari (normalean atzerantz). ikus eskema

HEGALETIK

  • Lasai jokatu. Ez ibili presaka.
  • Pasatzaile onenei baloia ematen saiatu.
  • Baloiaren inguruan jokalari asko pilatzea saihestu.
  • Ez ahaztu aurkarien atea.
gipuzkoa.net