Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Infantilak >> Prestakuntza arloa >> Erasoa

Abantaila-egoerak bilatu

Jokalari gehiago dauzkagun guneetara baloia eramatea eta nagusitasun hori baliatuz jokatzea da baloiaren jabetzari eusteko oinarrizko printzipioa.

Erasora nagusitasunarekin doazenen oinarrizko premisa izango da ahalik eta atzelaririk gutxienen aurka jokatzea; beraz, bereziki landu beharko ditugu 2:1eko egoerak.
Jokalari bakoitzaren oinarri teknikoek daukaten garrantzia inola ere ahaztu gabe, abantaila-egoerak bilatzeko gogoan izan beharrekoak zerrendatu ditugu hemen.

BALOIAREKIN

  • Hautatu dugun gunera baloia eraman edo pase bat eginda bidali aurretik, egoera aztertu behar da.
  • Pase laburrak behin eta berriz egitea saihestu egin behar da, kontrako eragina lortzen baita: atzelari batek bi erasotzaile edo gehiago defendatuko ditu. ikus eskema
  • Azkar eta lehen ukituan jokatzea lagungarri izango zaigu abantaila-egoerak sortzeko. ikus eskema
  • Abantaila-egoeretan atzelaria erakartzen saiatuko gara, bakarrik dagoen kidea bilatzeko. ikus eskema

BALOIRIK GABE

  • Atzelarien artean sartuko gara nor markatu behar duten erabakitzen arazoak izan ditzaten.
  • Ez dugu pase lerrorik bilatuko baloitik hurbilegi.

HEGALETIK

  • Abantaila-egoerak azkar gauzatu behar dira.
  • Abantaila-egoera asko alferrik galtzea ekartzen du berekoikeriaz jokatzeak.
gipuzkoa.net