Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Infantilak >> Prestakuntza arloa >> Erasoa

Kontraerasoa

Baloia duen edozein taldek gola sartu nahi izaten du, eta zenbat eta lehenago sartu hainbat eta hobeto. Hori da kontraerasoaren logika. Eta oso baliabide eraginkorra da, defendatu behar duen taldeak denbora gutxiago izaten baitu erreakzionatzeko, eta horrek, lehenez gainera, zaildu egiten du beren lana. Horregatik, talderik gehienek erabiltzen dute baliabide hori, hartarako aukera egokia denean:

  • Baloia lapurtu
  • Ateko sakea luze atera
  • Baloia jokoan azkar jarri

Gainera, kontraerasoan jokatzea interesgarria da, ikusgarria delako, eta gauzatzen duen taldeari indar xahutze handirik ekartzen ez diolako. Dena dela, baloia luze jota aurkariak ezustean harrapatzea baino zerbait gehiago da kontraerasoa. Baliabide hori menperatzeko oinarri tekniko onak behar dira: pasea, desmarkea, jautitzea edo jokaldiak amaitzen jakitea, eta ondoren laburbilduko ditugun irizpide tekniko batzuk:

BALOIAREKIN

  • Burua altxatu, pase luze bat egiteko edo jokalari kopuruan nagusitasuna daukagun gunera baloia bidaltzeko.
  • Dribling-a erabili espazioak areagotzeko edo abantaila-egoera sortzeko. ikus eskema

BALOIRIK GABE

  • Defentsa ezustean harrapatzen saiatu, bizkarra bilatuz edo mugimendu azkar eta bat-batekoak eginez.
  • Baloia duen jokalariari pasea egiteko lerroak eskaini bi aldeetan, paraleloan eta sakonean, edo segurtasun pasea egiteko aukera eman.

HEGALETIK

  • Baloia denbora gehiegi ez eduki edo ez berandutu pasea ematen.
  • Presaka ez ibili, baloia galtzeak arazoak sortu ohi ditu-eta. Beti ezin da kontraerasoan jokatu.
  • Kontuz ibili jokoz kanpo geratu gabe. ikus eskema
gipuzkoa.net