Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Infantilak >> Prestakuntza arloa >> Defentsa

Aurrea hartzea

Aurrea hartzea kontzeptu oso garrantzitsua da, ondo egin eta helburua lortuz gero, jokoaren ekimenean aldaketa ekartzen baitu. Beraz, aurrea hartzeari esker, baloiak berreskuratzea lortuko dugu eta talde aurkariari akatsak eginaraziko dizkiogu.

Jokalariak sena, intuizioa izan behar du aurrea hartzeko, eta horren baitan dago hein handi batean baloia edo jokalaria nora joango den asmatzea; baina ez dugu ahaztu behar jokalariak zelaian taktikoki nola jarrita dauden ere erabakigarria izango dela.

Gai hau gehiago sakontze aldera, aurrea hartzeak honako hauek eskatzen dizkio jokalariari:

  • Erabateko arreta edo kontzentrazioa.
  • Erreakzionatzeko abiadura (fisikoa eta mentala).
  • Kokapena.

Taktikoki (taldea) ondokoak behar dira:

  • Baloia duen jokalariari presioa egin.
  • Baloia lapurtzeko aukera gehien dagoen guneetara eraman baloia (hegalak).
  • Aurrea hartzen saiatu eta lortzen ez duen jokalariak bere lekua hartu behar du berriro. Bere lekua edo kideren batena hartu behar du berehala.

HEGALETIK

  • Zentzurik gabe ez irten baloia lapurtzera, lortu ezean hutsuneak edo zuloak sortuko baitira, eta aurkariak haiek baliatzeko aukera izango baitu. ikus eskema
  • Baloia berreskuratzeak ez du esan nahi berehala saiatu behar dugunik aurkarien atera iristen. Ebaluatu egin behar da egoera bakoitza.
gipuzkoa.net