Estrategia jokaldiak gehien erabiltzen diren egoeretako bat da kornerra. Normalean pase bat edo gehienez ere bi egiten dira errematea bilatzeko; hori dela eta, baloirik gabeko jokoak edo mugimenduek garrantzia handia daukate. Eta normalean kornerrak buruz egindako errematearekin bukatzen dira; beraz, egoera hauetan oso garrantzitsua da baloia buruz jotzen ondo moldatzea edo aireko jokoa ondo menderatzea.
Zeinek?. Espezialista batek; baloia zehaztesunez jotzeko gai den jokalari batek atera behar du kornerra.
Keinu teknikoa. Erdiratu egin behar bada, luze jotzeko eta baloia altxarazteko keinua egin behar da.
Bi jaurtitzaile erabil daitezke baloia zein hankarekin jotzen duten kontuan
hartuta: hanka naturala (ikus bideoa)
eta hanka aldatua edo kontrakoa (ikus
bideoa). Bestalde, baloia jotzeko moduak ere eragina izango du baloiari
efektu bat edo bestea emateko. Hala, hanka naturala bada, oinbularraren erdialdearekin joko dugu parabolarik gabeko jaurtiketak egiteko
(ikus bideoa) eta oinaren kanpoaldearekin joko dugu ibilbide kurbatua eginez ate alderantz bideratzeko.
(ikus
bideoa).
Gomendioa