Beroketa
Beroketa deitzen diogu lan fisiko jakin bat egin aurretik gure gorputza pixkanaka-pixkanaka egokitzen joateko jardunari.
Beraz, ondo berotzea garrantzitsua da eta gure taldearekin egiten ditugun lan-saio
guztien zati izan behar du beroketak. Are gehiago, entrenatzailearen egitekoa
da beroketak duen garrantziaren gainean jokalariak kontzientziatzea eta bakoitzak
bere beroketa egin dezan ohitura harraraztea.
Beroketa egiteko hiru proposamen jaso ditugu hemen.
* 1. proposamena
· Fase orokorra:
- Korrikaldi jarraitua (5’) (erritmo motela) + luzatze ariketak.
- Korrikaldi jarraitua (5’) (erritmo ertaina).
- Mugikortasun artikularra (5’).
- Skiping, skalping, bizkarra, zeharkako irekitzeak, zeharkako jauziak, orkatilak
(errotazioak, flexioak-luzatzeak), belaunak (mugiarazi).
· Fase espezifikoa (5’)
- Baloiarekin egiteko lana (paseak, bat-bikoak, luze jotzea, banakako ekintza
teknikoak).
- 5:5eko partida zelai murriztu batean.
*2. proposamena
· Fase orokorra:
- Korrikaldi jarraitua (5’) + luzatze ariketak
- Kono bereiziak (6-7 m), ekintza teknikoak mugikortasun teknikoarekin nahasian
(5’).
- (skiping, skalping, zeharkako korrikaldia, atzerakako korrikaldia,...)(2
x 3’).
· Fase espezifikoa (6’)
- 5:5eko partida zelai murriztu batean ( 2 x 3’).
*3. proposamena
· Fase orokorra:
- Korrikaldi jarraitua (5’) + luzatze ariketak + goialdeko artikuluen
mugikortasuna.
- Binaka baloiarekin, zelai erdia hartuz, pase laburrak, pase luzeak, lekualdatze
luzeak, bat-bikoak..., etengabeko mugimenduan zelai osoan barrena (5’)
+ luzatze ariketak.
· Fase espezifikoa (15’):
- Biribilean (3:2, 7 x 7 m-ko zelaian ), (5’) + luzatze ariketak.
- 5:5eko partida (5’).
- Jaurtiketak aterantz (4’).