Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Infantilak >> Prestakuntza arloa >> Antolaera taktikoak

1-4-4-2 sistema

1-4-4-2 sistemaren azalpena

GARAPENA

Defentsa:

  • Zonakako markaketa.
  • Erdiko jokalariak pixka bat atzerago direla jokatzen du 4 atzelariko defentsa lerroak.
  • Hegaletako atzelariak azkarrak eta zorrotzak dira.
  • Erdilari aurreratuen lerroak etengabeko presioa egingo du.
  • Bi aurrelariak baloia hegaletara bidal diezaieten saiatuko dira.

Erasoa:

  • Hegaletako atzelariak zelai erdiraino igoko dira.
  • Laguntzak bilatzen saiatu erdian-hegaletan, pase laburrak eta luzeak txandakatuz.
  • Erasoko jokoa antolatzen saiatuko da erdilari aurreratuen lerroa.
  • Bi aurrelariak lekuz aldatuko dira eta erremate egoerak bilatzen saiatuko dira etengabe.

SISTEMAREN EZAUGARRIAK:

  • Sistema ona da hegaletatik jokatzeko.
  • Zelai erdian presio handia egiteak joko erritmoa handia izan dadin eragiten du.
  • Talde aurkaria behartzen du, beraz egokia da fisikoki ahulagoak diren taldeen aurka aritzeko.
  • Arreta handiz ibili behar dugu baloia galtzean, lekuz kanpo harrapa gaitzakete eta.
  • Atezainaren eta atzelarien arteko komunikazioa oso garrantzitsua ez ezik ezinbestekoa ere bada baloia errazago berreskuratzeko.
  • Prestatuta egon beharra dago sistema hau behar bezala aurrera eramateko.
gipuzkoa.net