Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Infantilak >> Prestakuntza arloa >> Estrategia

Alboko sakea


Alboko sakea erasoko zelaiaren bigarren zatian egin behar denean erabiliko dira jokaldi estrategikoak.

Zeinek? Hegaleko atzelari edo aurrelari batek. Atzelariak egin behar badu sakea, beste batek hartu beharko du hegalean hark betetzen duen lekua.

Keinu teknikoa. Baloia bi eskuekin hartu buruaren gainetik. Oinek zelaitik kanpora edo marraren gainean egon behar dute baloia askatzeko unean. Oso garrantzitsua da jaurtiketa egin aurreko mementoan gorputza aurrerantz okertzea, gerrialdea sartuz indar gehiago emateko. ikus bideoa

Luze jaurti nahi badugu baloia, keinu hau landu egin behar da, eta jokalari guztiek ez dute izaten horretarako behar den indarra eta koordinazioa.

Gomendioa

  • Interesgarria da taldean hegal bakoitzerako espezialista bana edukitzea (entrenatzaile batzuek zelaiaren erdi bakoitzerako espezialista bat nahi izaten dute: jokalari bat erosoko zelairako eta beste bat defentsako zelairako), eta beste espezialista bat baloia luze bidaltzeko; adin hauetan, ordea, oso zaila da baloia arearaino bidaliko duten jokalariak aurkitzea. Horregatik, gure gomendioa da sake ertainak eta laburrak lantzea.


gipuzkoa.net