Futbolaren didaktika, infantil kategoriako jokoaren ezaugarriak aintzat hartuta:
| Jokoaren ezaugarriak: | Zergatiak: | Ekintza pedagogikoa: | Entrenamenduan egin beharrekoak: |
|---|---|---|---|
| Espazio gutxi baliatuak. | Gabezia teknikoak (pasea, kontrola...) Zelaiaren neurrietara egokitzea falta (11ko futbolean). |
Baloiaren mugimendua
landu. Baloirik gabe jokatu. |
Baloiaren inguruan pilatzeko joeraren ondorioz espazioak ez dira behar bezala baliatzen, ez da desmarkerik izaten ezta pasea egiteko eskaintzarik ere. Baloia duen jokalariak begiratu egingo du pasea egin aurretik. Baloirik ez duen jokalaria aurkariengandik urruntzen saiatuko da, baloia hartzeko modua izan dezan. Aurretik espaziorik ez badago, zaila izango da desmarkatzea edo paseko lerroa lortzea. Era honetan, ulertu egingo dute. |
| Trantsizio motelak. | Paseak egiten berandutu. Defentsa lanen inhibizioa. |
Benetako joko egoerak landu espazio murriztuetan. Baloia edukitzeko denbora tarte laburrak ezarri. |
Entrenamenduan egiteko proposatzen ditugun lanetako bakoitzean eta guztietan abiadura eskatu. Ez da nahikoa izango "esatea". Prestatze ditugun lanak eurak izan behar dira abiadura egokian egitekoak, eta hala egin ezean jokalaria eraginkor ez dela erakusteko moduan planteatu behar ditugu. Horrerarako, gure jokalarietako bakoitza noraino irits litekeen jakin behar dugu, eta haientzako pizgarri diren zereginak, eta aldi berean helburu hau lortzeko balioko digutenak, prestatu behar ditugu. |
| Baliabide teknikoen errentagarritasun eskasa. | Erabakitzeko gaitasun falta. Urritasun taktikoa. |
Benetako joko egoerak landu ekintza teknikoak beren testuinguruan sartuz. | Trebetasun tekniko berriak ikasi eta jokoan berehala erabiltzen hasi. Ikaskuntza teknikoa testuingururatzetik abaituko gara, gero haiek jokaldietan gauzatzeko, eta arian-arian jokaldi konplexuagoak egiteko, eta haiek azaltzen diren bakoitzean adore emango diegu gauza positiboak esanez (ager litezkeen baina dena delakoagatik agertu ez diren jokaldietan ere adierazi egingo dugu). |
| Norberaren eta taldearen errendimenduan desberdintasuna. | Pubertaroan ohikoak
diren desorekak. Heldutasun falta. |
Segurtasun, komunikazio eta konfiantza giroa sorrarazi. | Jokalaririk trebeenek trebetasun gutxien dutenei laguntzen ahal diete (helburuak lortzean partaide sentituko dira). Elkarri laguntzeko eta elkarrekin aritzeko ariketak. Guztiek jakin behar dute zenbat eman lezakeen jokalari bakoitzak, eta guztiek jakin behar dute zein helburu dituen norberak eta taldeak. |
| Lerroak bereiziegi edo urrunegi elkarrengandik. | Arreta taktikoaren gabezia. Zelaiaren neurrietara egokitzea falta (11ko futbolean) |
Ekintza koordinatuak duen garrantzia azpimarratu, bai defentsa bai erasoko lanean. | Jokoan lerroak elkarrengandik hurbil izateak duen garrantziaz jabetzea, batez ere espazioak gutxitu nahi badira. Lerroak elkarrengandik urrun egotea batere eragingarria ez dela agerian utziko duten egoerak planteatu. Esatea ez da nahikoa izango; arazo hau azaltzeko proposatzen dizkiegun egoeren bidez ulertuko eta barneratuko dute. |
| Taldearen beharrekin bat etorriko den joko erritmoa ezartzeko/ mantentzeko zailtasuna. | Baloiaren jabetzaren kudeaketa desegokia. Partidaren gaineko ikakurketa okerra. |
Joko egoera askotarikoak proposatu, eta irtenbide bat baino gehiago egon litezkeela azpimarratu. Presiopean lan egin. |
Arazo-egoerak proposatu, bai erasoan bai defentsan, jokalariek interbide desberdinei aurre eginez kopon ditzaten. Irtenbide eragingarriak bilatzeko eta aurkitzeko moduko egoerak jarri. Eurek bilatu behar dituzte irtenbideak, guk orientatu eta bultzatu egingo ditugu. |
| Jarraipena falta jokoan. | Kontzentrazio gabezia. | Joko eta jarduera jarraiak, hutsarterik izango ez dutenak: erasoan edo defentsan ariko gara. | Entrenamenduetan proposatzen ditugun zeregin guztiak arretatsu jarrai ditzaten ahalegindu behar dugu. Saioaren hasieratik (petoak banatu, zereginak azaldu, aginduak ematen ditugun tarteak, ...). Arreta gabezia, hura landuz ontzen da, baina ez jokaldietako lanetan bakarrik. |