Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Infantilak >> Plangintza

Generikotik partikularrerako eboluzioa

  • MAKROZIKLOA-ETAPA
  • Planteamendu pedagogikoa. Infantil etapan lortu beharreko helburuak eta erabiliko diren baliabideak arlo guztietan: Adib.:
    • Fisikoa: Erresistentzia aerobikoa ondu, erreakzio azkarrak, bat-batekoak...
    • Taktikoa: Abantaila dagoen egoerak gauzatu, ondo antolatuta erasora joan...
  • ALDIA-DENBORALDIA
  • Jokalarien maila aintzat hartuta prestatuko da denboraldia eta egingo da etaparen diseinu orokorra; honako hauek zehaztuko dira:
    • Helburu orokorrak eta atalez atalekoak
    • Metodologia
    • Jarraipena
  • MESOZIKLOA-DENBORALDIAREN FASEAK
  • Honela banatuko da denboraldia: denboraldiaurrea, lehia garaia eta lehia ondorengo garaia; aurreko atalen tratamendu bera izango dute.

    Adib.: Denboraldiaurrea, gorputza egokitu eta poliki-poliki jarduerari ekin behar diogu. Bitartekoak: lasterketa jarraitua, arikera tekniko-taktiko errazak.

  • MIKROZIKLOAK-ZIKLO LABURRAK
  • Lanaldi laburrak: astebete edo bi astekoak; behar diren doikuntzak egingo dira ondokoak kontuan hartuta:
    • Aurreko irizpideen eboluzioa.
    • Lehia egoera.
  • SAIOA
  • Lan-saio bat osatzen duten jardueren zerrenda, honako hauek izango dituena:
    • Saioa identifikatzeko datuak: data, partaideak, aldia...
    • Jardueren zerrenda.
    • Saio osteko iruzkinak
  • ARIKETAK ETA JARDUERAK
  • Saioa osatuko duten proposamen zehatzak, jokoaren alderdiren bat ontzera bideratuak:
    • Behar bezala deskribatuak edo identifikatuak
    • Tenporizatuak.

Plangintza bat egiterakoan kontuan hartu beharreko aldagaiak:

Entrenatzaileak aurrera eraman nahi duen ideia bere horretan gera liteke, alderdi teorikoez gainera, beste aldagai batzuk gogoan izaten ez baditu bere programazioan; zalantzarik gabe aldagai horien baitan egongo baita hein handi batean bere lanaren arrakasta.

Plangintza bat egiterakoan kontuan hartu beharreko aldagaiak:
AZPIEGITURA Espazio erabilgarria · Zelaiaren neurria
· Zelaiaren ezaugarriak
· Gimnasioa
· Korrika egiteko leku irekiak
· Gelak
MATERIALA · Baloi kop.
· Ate mugikorrak
· Pikak
· Konoak
· Petoak
 
TALDEA Ezaugarriak · Maila teknikoa
· Maila taktikoa
· Maila fisikoa
· Lanerako gaitasuna
· Egoera bereziak
· Ikasketak
BESTE ALDAGAI BATZUK · Gaixotasunak
· Azterketak
· Ezustekoak
 

Lehen esan dugun bezala, entrenatzaileak ezin ditu aldagai hauek alde batera utzi. Dena kontrolpean daukala uste duenean ere sortuko zaio ezustekoren bat- eta ez behin, behin baino gehiagotan baizik-, planteamendua aldatzera eramango duena.
Irtenbide bakarra dago halakoak gertatzen direnerako: zerbait gordeta edukitzea eta irudimen apur bat.

gipuzkoa.net