Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Sarrera >> Pentsaraziko diguten esaldiak

  • Neska-mutilekin lan egiteko PAZIENTZIA eta PEDAGOGIA behar dira.
  • “Neska-mutilei ulertzea futbola ulertzea baino garrantzitsuagoa da ”.
  • “Ez dio inori pasatzen, ez du burua jasotzen… “; ez da akats koponezina, ADINAREN BERAREN EZAUGARRIA DA.
  • JOKALARIA AZTERTU
    • Benjaminaurrea, Benjamina, Alebina, Infantila, Kadetea, Jubenila: Guztiak desberdinak dira. Ikaskuntzan, motrizitatean eta abarretan bakoitzak zer berezitasun dituen jakin egin behar dugu. Guztiek desberdin jokatzen dute futbolean, eurek halaxe interpretatzen dutelako. Jokalariaren barne logika.
  • JOKOA AZTERTU
    • JOKO-MAILA BAXUAREN ADIERAZLEAK
      Banaka jokatzen dute ia erabat, ez dago nahita egindako paserik. Joko espazio txikitan pilatzen dira, betiere baloiaren inguruan. Ez dago laguntzarik ez erasoan ez defentsan. Defentsa baloia lapurtzeko erasoa da.
    • JOKO-MAILA ALTUAREN ADIERAZLEAK
      Paseen bidez eramaten da aurrera baloia. Baloia duen jokalariak hainbat aukera ditu. Baloia dagoen lekutik urrun dauden espazioak baliatu egiten dira. Taldeak erabakitzen eta ezartzen du jokatzeko modua. Aukariaren jokoa mugatu egiten du baloia berreskuratuz. Etengabe eskaintzen diote laguntza elkarri. Espazioa kontzienteki okupatzen edo betetzen da.
  • Gazteen entrenatzaile batek ZUZENDU eta IRADOKI EGIN BEHAR DU, ez aurpegiratu.
  • Entrenatzaileak estilo bat hartu behar du, eta batez ere modu positiboan jardun behar du.
  • Errefortzu positiboaren garrantzia (baliabide bikaina da psikologian). Era horretan berotasuna sortuko dugu. Gogotsu etorriko dira entrenatzera. Berotasun hori sortu-mantendu-areagotu egin behar dugu.
  • Goraipamenak edo laudorioak erabili.
  • Jokalari gazteak errespetatu.
  • Anbizioa, borroka, lehiakortasuna eta halakoek BETI GURE BALIOEI LOTUTA EGON BEHAR DUTE, eta ez alderantziz.
gipuzkoa.net