Sarrera >> Orientazio pedagogiko-didaktikoak
- JOKALARIEN JAKITE-MAILATIK ABIATU HURA
HOBETZEKO ASMOAREKIN
- Azalpena:
Lehen dakigunaren gainean aldaketa bat eragiten digu ikaskuntzak. Gure entrenamendu
saioetara etortzen diren neska-mutilek ere badituzte ezaupide batzuk, nahiz
eta oso oinarrizkoak izan; beraz, haietatik abiatu eta haiekin egin behar dugu
bat, neska-mutilen ikaskuntzak zentzua izan dezan.
Entrenamendurako orientabideak:
- Entrenamenduko lanak eta ariketak jokalariaren
interes nagusiarekin lotu, hau da, futbolean jokatzearekin uztartu: jokatzen
ikasteko irakaslerik onena jokoa bera da.
- Jolasa (entrenamendua) eta "benetako" jokoa (partida) antzekoak
izan daitezen saiatu.
- Neska-mutilen ezaupideari egokitutako zailtasuna duten ariketak programatu.
- Jokalariek hasieran zuten maila aintzat hartuta ebaluatu ikaskuntza.
- Ikaskuntza prozesua abian jarri aurretik, eta
helburu jakin batzuk lortzearren prestatutako edukiak lantzen hasi baino
lehen, jokalariek zer maila daukaten jakin behar dugu. Behin hori jakinda,
lanean hasiko gara, betiere lor litezkeen
helburuen bila.
Ezingo ditugu 4 jokalariko 2 talde zelai txiki batean baloiaren jabetzari
eusten jarri gehienez ere 2 ukitu emanda, baldin eta jokalariek ez badute behar
besteko gaitasun teknikorik, edo paseko lerroaren kontzeptua, desmarkatzea,
intertzeptazioa eta abar ondo ez badakizkite.