Sarrera >> Orientazio pedagogiko-didaktikoak
- ZEREGIN BAKOITZEAN AURKEZTUKO DUGUN INFORMAZIO BERRIA DOSIFIKATU
- Iruzkina:
Entrenamenduetan aurkezten dugun informazio berriak bat etorri behar du jokalariek dituzten baliabideekin. Batez ere kontuan eduki behar ditugu arretari eusteko izango dituzten mugak, baita lan memoriaren mugak ere.
Entrenamendurako orientabideak:
- Emango dugun informazioa hautatu eta atalez atal egituratu.
- Haurraren arreta eduki berrietara bideratu, garrantzitsua zer den nabarmenduz eta lehendik ikasitakoarekin lotuz.
- Jokalariaren arretari eutsi feedback-a behar bezala erabiliz (berrelikadura/informazioa bere errendimenduaren-lanaren gainean).
- Lortu nahi dugun helburuaren gaineko informazio
orokorra ematetik hasi, eta ondoren, gauzatzen dugun bitartean ager litezkeela
baliatuz, jokalariak helburu "nagusiarekin" lortzeko gai izango
diren informazioa sartzen joan.
Marra gainditu behar duten 2X1eko ariketa batean, esate baterako, informazio gutxi emango diegu eta informazio gehiago ematen joango gara ariketa gauzatu ahala egoera berriak agertzen doazen heinean. Hasieran baloia duten jokalariak elkarrengandik behar beste bereizita egon behar dutela esaten badugu, pase bakar bat egin eta atzelari bakarra baloira irits ez dadin, geroago atzelaria erakartzeari buruz (baloia duen jokalariak) hitz egin dezakegu, edo pasea ematean engainuzko izkin egiteaz, izkin egiteaz, erritmoa aldatzeaz...; zerbait ondo egiten duen aldi bakoitzean azpimarratu egin beharko genuke ondo egin duen hori, berak egin duena emaitza onarekin lotu dezan jokalariak.