Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Sarrera >> Orientazio pedagogiko-didaktikoak

  • ARIKETAK ETA EGOERAK DIBERTSIFIKATU OINARRI BERRIEN IKASKUNTZAN (TEK.-TAK.-FISIKOAK ETA ABAR)
  • Iruzkina:
    Oinarri hauek aplikatzen diren joko egoerak era askotakoak dira; hori dela eta, ariketen, zereginen eta espazioen dibertsitateak ikasi beharrekoak argiago ikusten lagunduko digu.

    Entrenamendurako orientabideak:
    • Ariketak egiteko egoerak aldatu, honako aldagarri hauek sartuz: jokalari kopurua, aurkariak, espazio orientazioa, dimentsioak, ariketaren helburua.
    • Egoera berriak aurretik ikasitakoekin uztartu behar dira.
  • Zeregin askotarikoak erabili helburu beraren bila, futbolean ere joko egoera askotarikoak izaten direla jakitera emateko.

    2x1eko adibidearekin jarraituz, 2X1 egoeran aurrera egin dezakegu lerroa zeharkatzera, 2. atzelari bat atzetik, korrika, laguntzera datorrelarik; ondoren 2X1 egoera errepikatu dezakegu zelaiaren gune jakin batean,..., eta amaieran 2X1eko egoera argiak, jokalariek antzemateko modukoak, landu ditzakegu.
 
gipuzkoa.net