OINARRI DESBERDINEN ARTEKO IKUSPEGI
OROKORRA IZATEN LAGUNDU
BEHAR DIEGU
IKASTEAN
Iruzkina:
Joko egoera desberdinetan jokalariek duten erantzuteko gaitasuna ikasitako printzipioak
lehendik zekizkitenekin lotzen jakitearen baitan dago, hein handi batean.
Entrenamendurako orientabideak:
Neska-mutilek ikasitako oinarri guztiak bata
bestearekin uztar ditzaten lagundu behar diegu. Adibidea: eraso antolatua
ez diegu bera bakarrik irakatsiko, baizik eta taldearen lerroak atzera
biltzeko eta defenditzeko kontzeptuekin batera. Beste adibide bat: nola
markatu eta nola desmarkatu biak batera irakatsi /estaldura / defentsa-zaintza
/ tenporizazioa.
Oinarriak ikasten eta elkarrekin lotzen edo ikuspegi orokorra izaten
lagunduko duten estrategiak baliatu behar ditugu, irudi argiekin eta
azalpen errazekin.
Entrenamendu edukiak egoki transmititzeko edo
irakasteko gai izan behar dugu, jokalariak ere gero gai izan daitezen
ikasitakoak bata bestearekin lotzeko
jokoaren egitura orokorrean.
Oso erabilgarri izan daitezke zeregin osagarriak, elkarri lotuak,..., kontzeptu
kontrajarriak, bata bestearekin lotutako kontzeptuak lantzeko. Defentsako lerroak
baloia nola eraman edo baloia nola ibili lantzeko 4X2ko egoera bat erabiltzen
badugu, 2X1eko egoera bilatzeko ideiarekin lotuko dugu aurrera egiteko, eta
atzera bildu beharko dugu baloia lapurtzen badigute, eta gure atera kontraerasoan
badatoz.
Baloia eramatea --> Pasearen bidez aurrera egitea --> 2X1 --> Atzera
biltzea --> Kontraerasoa --> Presioa