- GOGOETA EGINARAZI JOKALARIARI, AGERTZEN
ZAIZKION ARAZOAK KOPONTZEN
LAGUNTZEAREKIN
BATERA
- Iruzkina:
Oinarri hauen ikaskuntza ekonomikoa eta eragingarria izan dadin, ikaskuntzen
gainean gogoeta egiteko aukera eman behar zaio jokalariari. Egoera eta zeregin
problematikoak planteatu behar zaizkio, nork bere ondorioak atera ditzan lehenik,
eta ondoren koponbidea aurki dezan. Ikaskuntza eragingarria izan dadin, joko
egoera askotarikoetan azaltzen diren arazoei behar bezala erantzun behar zaie.
Entrenamendurako orientabideak:
- Entrenamenduetan planteatutako arazoak beren
artean kopon ditzaten aukera eman behar zaie jokalariei; sor dadila eztabaida
haien artean, behin hura gaindituta jakite-maila handiagora igarotzeko
moduan egongo baitira.
- Egoera problematikoak plantea ditzakegu, eta
jokalariek eurek gogoeta egin eta erabaki beharko dute nola jokatu, betiere
ikasitakoan oinarriturik. Guk iradoki egingo dugu, indartu, orientatzen
ahaleginduko gara.
"Irudizko lerro" baten gainean lan egitea proposatzen badugu, non baloia
ez daukan taldeak lerroaren aurretik defendatu behar duen eta non baloia pasatzean
soilik sar litekeen (baloia duen taldeak bere zelaiko lerroaren atzetik joka
dezake), jokalariak arian-arian ikusten joango dira zein estrategia baliatzea
komeni zaien arau horiekin zeregin hori gauzatzeko. Ez diegu esango zein tresna
erabili behar dituzten.
Irudizko lerroa 6X6+2 atezain + kono 1
Honako hauetaz ohartu beharko dute: atzelarien atzealdetik desmarkea une egokian
bilatzen saiatu beharko dutela, espazioak sorrarazi behar dituztela, aurkaria
buruz buru gainditzen saiatu, pase luzea egin...