Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Sarrera >> Orientazio pedagogiko-didaktikoak

  • ARIKETAK BENETAKO EGOERETAN OINARRITU, IRTENBIDEAK AURKITZEA ETA LANKIDETZA SUSTATZEA AHALBIDETZEN DUTEN EGOERETAN
  • Iruzkina:
    Elkarlanean ikasteak irtenbide alternatiboak eta aleatorioak ugaritzea ekartzen du; hartara elkarri laguntzen ikasten dute, harremanak hobetzen dituzte, motibazioa areagotzen; hau da, taldean giro ona sortzen da (taldeak ezinbestekoa du adiskidantza; aurrelariak ez du presioa behartuta egin behar, kide baten bizkarra zaintzeko baizik).

    Entrenamendurako orientabideak:
    • Entrenamenduetan egiten diren ariketetan konpontzeko moduko egoeren edo arazoen aurrean jarri behar dira neska-mutilak.
    • Proposatutako arazoak kopontzeko erabakiak neska-mutilek eurek hartu behar dituzte.
  • Elkarlanean ikastera bultzatu behar ditugu, ekintza eta ahalegin koordinatuak pilatuz helburu bakar baten bila.

    ”Ekintzen zentzu kolektiboa” sustatuko dugu, mugitzeko adimenaren garapena, eta banakoen nahiz taldearen sortzeko ahalmena.
 
gipuzkoa.net