Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Sarrera >> Orientabide pedagogiko-didaktikoak

  • IKASKUNTZAREN AUTOKONTROLA TRANSMITITU NESKA-MUTILEI
  • Iruzkina:
    Aurretik aplikatutako guztien konklusioa edo ondorioa da.

    Oinarrien ikaskuntza prozesuaren azken helburua zera da: neska-mutilak ahalik eta autonomoenak izan daitezen lortzea, prozesuaren etapa guztietan autokontrola izateko.
  • Benetan jakin behar dute zer ikasten duten, zenbat dakiten eta zertarako gai diren jakin dezaten. Horrek eskarmentu arrakastatsuak eta porrotak kontrolatuta edukitzea ahalbidetuko eta ziurtatuko du. Jokalariak beren jarduna ebaluatzeko gai izango dira, aintzat harturik zer egiteko gai diren eta benetan zer egin duten bai norberak bai taldeak.

    Hartara, “Barregarri geratu gara” eta “Partida bikaina egin dugun” bezalako aipamenen lekuan, honakoak egingo ditugu: “Baloia zeukan jokalariari ez diogu pasea egiteko aukerarik eskaini, eta berehala galdu dugu baloiaren jabetza; aurkariek, aldiz, etengabe eskaintzen zioten pasea egiteko aukera elkarri, eta ikaragarri kostatzen zitzaigun baloia berreskuratzea, behar bezala antolatu gabe harrapatzen gintuzten eta”,… “azkar ibili dugu baloia batetik bestera eta 2X1eko egoerak sortu ditugu hegalean, non hegalekoak gainditu eta…”

 

 
gipuzkoa.net