Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Sarrera >> Orientazio pedagogiko-didaktikoak

  • JOKALARIEN INTERES ETA MOTIBAZIOETATIK ABIATU
  • Iruzkina:
    Entrenamenduetan irakasten ditugun oinarrien edukiek bat etorri behar dute jokalarien interesekin. Ez dugu pentsatu behar jokalariak beti prest daudenik guk komenigarritzat jotzen duguna ikasteko; horregatik da beharrezkoa irakasten ari garenarekiko interesa eta gogoa piztea.

    Entrenamendurako orientabideak:
    • Entrenamenduen edukia jokalariaren jakite-mailari eta ahalmenari egokitu behar diogu.
    • Adore eman behar diegu neska-mutilei, jokoan eraginkor eta lehiakor senti daitezen.
    • Egiten dituzten akatsen gaineko informazio zehatza eta erabilgarria eman behar diegu.
    • Entrenatzailearen esanak ulermenera eta gauzak ongi egitera bideratuago egon behar dute emaitza lehiakorra izatera baino.
  • Jokalarien interesekin bat datozen edukiak aurkeztu behar ditugu entrenamenduan, nahi dugun portaerak indartze aldera, agertzen badira behintzat; betiere iradoki egin behar dugu, ez aurpegiratu, eta jokalariaren portaerari/ekintzari jarri behar diogu arreta, eta ez emaitzari.

    Entrenamenduko zeregin batean, jokalari batek aukera argia izan eta gola sartzen ez badu, ez diogu "Hori sartu egin behar da" esango. Egin duenaren gainean orientatzen saiatuko gara, bere ekintzari errepara diezaion eta ez emaitzari; izan ere, emaitzari erreparatzeak antsietatea eragin liezaioke, eta horrek huts egiteko beldurra ekar lezake. Ekintzari jarri behar diogu arreta, ez emaitzari.
 
gipuzkoa.net