Definizio desberdinak erabili izan diren arren, beroketaz hitz egiten dugunean entrenamendu saioaren hasierako zatiaz, lehen zatiaz, ari gara; eta zati nagusirako prestatuko gaituzten ariketak egiten ditugu. Izan ere, beroketarekin zera lortu nahi izaten dugu: gero, saioaren zati nagusian, landuko ditugun edukietara hurbiltzea.
| Orokorra: | Beroketaren helburua da muskulu, bihotz eta arnasketa sistemak aktibatzea, abian jartzea eta muskuluen uzkurgarritasuna ontzea bere tenperatura areagotuta. Hori ariketa oso generikoen edo intentsitate txikiko ariketa espezifikoen bidez lor dezakegu (baloia erabili, eraman, mugimendu-jokoak,...). Jokoaren antzeko egitura duten ariketak edo lanak erabiltzen baditugu, lokomozio aparatua prestatuko dugu geroko esfortzuetarako, eta koordinazio neuromuskularra eta muskulu agonisten eta antagonisten arteko erlaxazio- kontrakzio prozesua onduko dugu. Jokoan egon ohi diren koordinazio alderdiak garatzen dituzten ariketak erabil ditzakegu.
Ariketa hauek abiadura txikian egingo dira muskulu uzkurduraren ereduan. Keinu mota hauek abiadura txikian egin behar dira, muskulu arteko koordinazioa eta muskulu barnekoa oraindik ez baitaude behar beste aktibatuta. Jarduera hauekin jarraitzean jarriko dugu enfasia erregimen aerobikoan. Fase honetan sartuko genuke luzatze ariketa pasiboa, muskuluen tonua jaiste aldera egindakoa. |
|---|---|
| Espezifikoa: | Muskulu, bihotz eta arnasketa sistemak hurrengo jarduerarako prestatzen saiatuko gara. Mugimendu saioko zeregin nagusietan jardungo dugun mailara hurbiltzen saiatuko gara eskakizuna. Entrenamenduaren zati nagusian aurkeztuko diren egitura beretsuko zereginak erabiliko ditugu. |
|
Orokorra
Tenperatura areagotu Baloia erabili binaka Luzatze ariketa Espezifikoa Koadratua (biribilean) 4x1 Pase lerroak |
TEKNIKOA TAKTIKOA Aurrera egiteko jolasa 6x4. |
Kardiobaskularra Intentsitate txikiko jarduera Jokoa Neuromuskularra Luzatze ariketa |
| HASIERAKO ZATIA Beroketa |
HASIERAKO ZATIA |
AZKEN ZATIA Lasaitasunera itzuli |
|---|---|---|
![]() |
![]() |
![]() |
| BALDINTZATZEN DU |
| Entrenamenduko eduki guztiak gauzatzeko betarik ez badugu, batzuk lehenetsiko ditugu, batzuei emango diegu garrantzia beste batzuen aldean. Era berean, berotzeko daukagun denbora entrenamendu zati horrek ahalbidetzen digun beste alderdi batzuk lantzeko erabiliko dugu, baina betiere entrenamendu zati garrantzitsu honen egitura errespetatuz. |
|
Baloirik gabeko jarduerak, jokalariaren mugimendu garapena bilatuz modu orokorrean, edo modu espezifikoagoan (lekualdatzeak, jiratzeak, jauziak, horien konbinaketa,…) Baloiarekin egiteko jarduerak, etapa honetan landu behar diren edukiak garatzeko. Aurretiko ariketak izan litezke, gero, beste testuinguru batean, entrenamenduaren zati nagusian, landuko duguna prestatzeko. |
| Interesgarria izango litzateke hemen proposatuditugun edukiak zati nagusiko edukiekin lotzea: ADIBIDEA. Desmarkea landu behar badugu eduki nagusi bezala, izkin egite engainuzkoa izeneko mugimendu-jolasa erabil genezake, baita jokalaria korrika doala baloia kontrolatzeko ariketa ere, desmarkearen eta pasearen arteko koordinazioa... Beroketa saio bat "kartara" diseinatu dezakegu, eduki nagusia ontzeko alderdi garrantzitsuak garatuko dituena. |
| HASIERAKO ZATIA Beroketa |
HASIERAKO ZATIA | |
|---|---|---|
| BALOIRIK GABEKO JARDUERA | BALOIAREKIN EGITEKO JARDUERA | DESMARKEA |
| Lekualdatze ariketa intentsitate ertainean eta luzatze ariketak egin ondoren, engainuzko joko bat antolatuko dugu, non jokalari batek atea zeharkatzen ahalegindu beharko duen, baloia eskuetan duela atea zaintzen dagoen jokalariak baloiarekin ukitu gabe. | Beste jarduera bat antola dezakegu baloia jasotzeko eta baloia pasatzeko ekintzekin konbinatuz engainuzko mugimenduak. Karratu baten barruan 6X6, eta beste 6 jokalari kanpoan baloiekin. 6 laguneko taldeetako batek baloia jasotzeko ahalegina egingo du (eskuetara lehenik, gero oinetara eta jokalari berari itzuli, burura eta itzuli...,), eta beste taldea oztopatzen saiatuko da. Taldeak aldatzen joango dira. | |
![]() |
![]() |
|