IRAKASKUNTZAKO ZEREGINEN PRESTAKETA OROKORRAK, GAUZATZEAN ETENGABEKO ALDAKORTASUNA IZAN BEHAR DU EZAUGARRI NAGUSI, ETA GAZTEAREN PERTZEPZIO ETA ERABAKITZEKO GAITASUNA AKUILATZEA BERMATU BEHAR DU.
|
Ikasteko beharrezkoa da errepikatzea. Baina aldatu ere egin daiteke. “ Programa” batzuek diotenera gehiegi makurtzea da sormenerako oztoporik handiena! |
|---|
Aldatzen saiatuko gara:
Zereginak diseinatzeko unean:
*Lortu nahi ditugun portaerak eragiten saiatuko gara. Agertzea nahi dugun portaerak agerraraziko ditugu. Horretarako, probokazio arauak erabil ditzakegu, lortu nahi ditugun portaerak bilatze aldera (Mayer, 1996, oinarri hartuta)
| Lanaren egituran aldaketak: | Oinarrizko ondorioak | |
|---|---|---|
| ESPAZIOA: | Handitu |
Lekualdatze kopurua aeragotu egiten da Erasoan mugitzeko presio txikiagoa |
| Txikitu |
1X1eko egoerak gehitu Baloia duen taldearekiko presio handiagoa eta joko erritmo handiagoa (lehen ukituan jokatu) |
|
| JOKALARIAK: | Gehitu |
Baloia duen taldearekiko presio handiagoa. Joko erritmo handiagoa (lehen ukituan jokatu) eta 1X1eko egoera gehiago. |
| Gutxitu |
Jokalariek baloia gehiago ibiliko eta ukituko dute. Lekualdatzeak sarriago eta baloia duenarekiko presio txikiagoa. |
|
| ATEAK: | Kopurua handitu |
Espazioa hobeto aprobetxatu. Orientazio eta defentsa aldaketa gehiago. |
| Neurria handitu | Jokaldien amaieran arrakasta handiagoa. Defentsa lan handiagoa (presioa/markajea). |
|
| Neurria txikitu |
Jaurtiketak-erremateak ondo hautatu eta zehaztasun handiagoz
gauzatu behar. Erasoan mugitzeko presio txikiagoa. |
|
| BALOIA: | Ukituak mugatu | Baloirik ez duten erasotzaileak gehiago mugituko dira; baloia azkar ibiltzea bultzatuko da. |
| EMAITZA: | Aldekoa | Jokoa kontrolatu eta erritmo lasaian jokatu |
| Kontrakoa | Baloia berreskuratzeko gogo handiagoa eta erritmo handiagoan jokatu. | |
| BESTERIK: | ||
Behin diseinatutakoan, ebaluatzeko:

Markos Amado 2003 ©