Postu zehatz baten aukerak eta ezaugarriak aztertuko ditugu, hiru gune edo zona nagusiak bereiziz: defentsa lerroa, zelai erdiko lerroa eta aurrelarien lerroa.
BENJAMIN, ALEBIN edo INFANTIL batek hainbat postu proba ditzan nahi dugu, jakin dezala bakoitza zer den, ikas dezala eta eman diezaiola aukera entrenatzaileari ondoen non moldatzen den ikusteko, hark hauta dezan etorkizunean non jokatuko duen. Horretarako, aurkera horiek emango dizkion sistemak hautatu behar ditugu:
7-8ko FUTBOLean aurrelari bateko sistemekin jokatu beharko genuke, 1-3-2-1//1-3-3-1, 1-2-3-1//1-2-4-1//1-3-3 eta abar, edo hegaleko aurrelariak, erdilari aurreratuak edo bi aurrelari dituzten sistemekin (1-3-1-2//1-2-3-2 eta abar). 11ko FUTBOLean (11ko futbolean jokatuz gero behintzat) aurrelari bakarrarekin joka dezakegu (1-4-5-1, 1-4-1-4-1 eta abar), hegaleko aurrelariekin (1-3-4-3, 1-4-3-3 eta abar), erdilari aurreratuekin (1-4-2-3-1, 1-4-5-1, 1-4-4-2 -aurrelari atzeratua-), bi aurrelarirekin (1-4-4-2, 1-3-5-2 etab.), betiere gogoan izanda irudi taktikoek postuei erlatibotasuna ematen dietela.
Aipatu ditugun postuak horiz agertzen dira.
Postu espezifikoaz gainera, gogoan izan behar dugu ez dela gauza bera postu horretan berak bakarrik jokatzea edo lagun batekin partekatzea.
Zelai erdian, erdialdea beste lagun batekin partekatzeko aukera dago, lerroan, erronboa edo triangelua eginez, bi atzealdean eta bat aurrerago, edo bi aurrealdean eta bat atzerago.
Azaldu ditugun aukera horiek guztiak ez dira bakarrak, badaude gehiago ere (oso zaila da denak jasotzea), baina postu bakoitzak eskaintzen dituen aldagai desberdinekin eta entrenatzaileek lehiaketako une zehatzetan agindu ditzaketen aukera desberdinekin ondo osatuta geratzen dela uste dugu.
Postu espezifikoetarako aukerarik aurruntenak ikusi ditugu, eta orain, bakoitza zein adinetan erabiliko den hautatzeko irizpideak aztertuko ditugu.