Gipuzkoako Foru Aldundia

Kirolgela: Futbol entrenamenduak

Metodologi ildoak >> Joko sistemak jokalarien adinari egokitu

Adinaren/etaparen ezaugarrietara egokitu

Adin bakoitzean zer sistema komeni den erabiltzea erabakitzeko, sistema bakoitzaren ezaugarri nagusiak eta etapa bakoitzaren ezaugarriak aztertu behar direla uste dugu.

Alebin mailako jokalariak11ko futboleean, arauzko zelai batean, jokatzen badu, gogoan izan behar dugu ezaugarri fisikoak garatu gabe dituela oraindik ahalegin handiak egiteko, eta teknikoki ezingo du baloia luze bidali. Gure ustez, funtsean, benjaminek/alebinek oso hurbil egon behar dute elkarrengandik, etengabe elkarri lagundu behar diote jokoan, eta ahalegin handirik eskatzen ez dion lekuan jokatu behar du bakoitzak. Horretarako joko sistemarik homogeneoenak 1-3-4-3 edo 1-4-3-3 dira; 1-3-5-2 sisteman hegaleko atzelariak ahalegin handiak egin behar izaten ditu, edo 1-4-2-3-1 sisteman aurrelari aurreratuenak laguntza gutxi izan ohi du gertuan.

5-7-8ko Futbolean lehiatzen badira, arazo horiek guztiak erraz konpontzen dira.

Kadete kategoriako jokalaria arian-arian joango da askatasun handiago ematen duten sistemetara ohitzen; aurreko sistemetan jokalari batzuek zituzten egiteko zehatzak hobetzea izango da helburu nagusia, edo zelai erdian hiru lagunek jokatzen duten sistemak erabiltzen hastea, 1-4-2-3-1, eta 1-4-1-4-1en antzekoak.

11ko futbolerako adibidea.

SISTEMA HOMOGENEOA
Jokalariak elkarrengandik hurbilago
ASKATASUN HANDIAGOKO SISTEMAK
1-4-3-3//1-3-4-3 1-4-2-3-1//1-4-1-4-1
Joko sistemak jokalarien adinari egokitu
Joko sistemak jokalarien adinari egokitu
gipuzkoa.net