Futbolariaren formazioan gai garrantzitsua da postuz postu aldatzea edo txandakatzea, eta ondo antolatu behar da. Benjamin/alebinetan oraindik ez dagoenez guztiz zehaztua zenbat eman lezakeen jokalari bakoitzak, txandakazte gehiago egingo dira, erdialdetik aurrealdera edo erdialdetik atzealdera. Erasorako edo defentsarako jarrera gehiago edo gutxiago duten ikusi behar dugu lehenik (ez dugu ahaztu behar erabaki hauek erlatiboak izaten direla; denok dakigu aurrean jokatzen ibili den jokalari bat hegaleko atzelari lanetan proba dezakegula kadete kategorian edo goragokoan). Gero aldaketa gutxiago egingo dira, batez ere hegaletan, argiago egongo baita hegaleko edo erdiko jokalaria den. Eta azkenean jubenil eta seriorretan erabakiko da jokalaria zer zeregin zehatzetarako dagoen prestatuago; beraz, orduan erabaki beharko da jokalariarentzako sistema zein izago den, edo alderantziz, jokalaria zein sistematan egokituko den; hobeto moldatzen den pase laburretan, laguntza emateko jokoan, erdilari aurreratu postuan, edo pase luzeak egitea komeni den erdiko aurrelariari laguntzeko eta abar.
| BENJAMINAK//ALEBINAK | INFANTILAK//KADETEAK |
|---|---|
| Txandakatzeak formazioa aberasteko dira. Jokalariek postu desberdinetan jokatzen dute. Atzetik aurrera eta aurretik atzera aldatu daitezke. Hegaletik erdialdera, eta alderantziz, alda daitezke. | Txadakatuko ditugun postuak bateragarriak izango dira jokalariei ikusten dizkiegun jarrerekin. Ezaugarri komunen arabera multzokatzen baditugu postuak, jokalari bakoitza bi edo hiru postutan jokatzen ikusteko modua izango dugu gehienez, kadete kategoriatik aurrera. |
7-8ko F ![]() |
11ko F ![]() |