Edukinera salto egin

Gipuzkoako Foru Aldundia

Eskualde Bulegoak

Kiroletako

Konpromisoak, neurketa eta jarraipena:

Zein dira gure konpromisoak? Nola neurtzen ditugu?

KIROL ERAGILEEI ARRETA

Kirol eragileei arreta egokia eta pertsonalizatua ematea:

  • + Tratu atsegina eta errespetuzkoa eskainiz.
  • + Informazio argia, zehatza eta zabala emanez.
  • + Kirol eragileak aukeratutako hizkuntza ofiziala erabiliz.

Kirol eragileek betetzen dituzten gogobetetze-galdetegietan gutxienez 10etik 7 puntu lortuz, gai hauek direla-eta:

  • + Jasotako tratua.
  • + Informazioa eta hizkeraren argitasuna.
  • + Erabilitako hizkuntza ofiziala.

Kiroletako eskualde bulegoetako zerbitzuei buruzko informazioa ematea klubei posta arrunta eta elektronikoa erabiliz.

Egiaztatuz posta arruntez eta elektronikoz bidalketak egin direla.

Udal kirol zerbitzurik ez duten Tolosaldeko eta Goierriko udalerrietan kiroletako eskualde bulegoen presentzia areagotzea.

Aztertuz, udal kirol zerbitzurik ez duten Tolosaldeko eta Goierriko zenbat udalerri bisitatu diren.

Konplexutasun teknikoagatik momentuan erantzun ezin izan diren kontsultei 3 lanegun baino lehen erantzutea, batez beste.

Momentuan erantzun ez diren kontsultei erantzuteko batez besteko denbora aztertuz.

Bulegoetako langileen laguntza guztia eskaintzea Kirol Zerbitzuarekin erlazionatutako edozein kudeaketa telematiko egiteko.

Kirol eragileek betetzen dituzten gogobetetze galdetegietan gutxienez 10etik 7 puntu lortuz, bulegoetako langileek kudeaketa telematikoan eskainitako laguntzari dagokionez.

Kiroletako eskualde bulegoetako seinaleak hobetzea, erraz antzeman daitezen.

Kirol eragileek betetzen dituzten gogobetetze galdetegietan gutxienez 10etik 7 puntu lortuz, seinaleei dagokienez.

ESKOLA KIROLEKO KUDEAKETAK

Harremanak hobetzea herri edota eskualdeetako batzarrekin kiroleko urteko programaren berri emateko (berritasunak, gorabeherak…) eta, baita, eginiko eskari eta iradokizunak ezagutu eta Kirol Zerbitzuari jakinaraztea ere.

Kirol eragileek betetzen dituzten gogobetetze galdetegietan gutxienez 10etik 8 puntu lortuz, herri edota eskualdeetako batzarrekin izandako harremanei dagokienez.

DIRU LAGUNTZEN KUDEAKETA

Diru laguntzen deialdien berri ematea GAOn argitaratzen diren egun berdinean, posta elektronikaren bitartez.

Egiaztatuz posta elektronikoaren bitartez bidalketa egin dela.

Kiroletako diru laguntzak eskatzeko betebehar guztien informazio osoa ematea.

Kirol eragileek betetzen dituzten gogobetetze galdetegietan gutxienez 10etik 7 puntu lortuz, diru laguntzak eskatzeko betebeharren informazioari dagokionez.

Kiroletako diru laguntzen eskaeren egoeraren inguruko informazioa hobetzea.

Kirol eragileek betetzen dituzten gogobetetze galdetegietan gutxienez 10etik 7 puntu lortuz, diru laguntzen eskaeren egoerari dagokionez.

Konpromisoak betetzea

Zerbitzu karta honen konpromisoak zenbateraino betetzen diren ezagutzeko, kontsultatu emaitzak honako helbideetan:

gipuzkoa.net