Edukinera salto egin

Gipuzkoako Foru Aldundia

Eskualde Bulegoak

Kiroletako

Xedea eta zerbitzuak:

Xedea

Kiroletako eskualde bulegoen zeregina da Gipuzkoako kirol sistemako eragileei hurbiltzea administrazio eta aholkularitza zerbitzuak.

Zein zerbitzu eskaintzen ditugu?

KIROL ERAGILEEI ARRETA:

Aurrez aurreko eta telefonoko arreta
Informazioa, aholkularitza eta kontsultak:

  • + Diru-laguntza lerroei buruzkoa.
  • + Eskola kiroleko programari buruzkoa.
  • + Toki, eskualde eta lurralde mailako kirol eragileei eta jarduerei buruzkoa.
  • + Kirol arloko beste zerbitzu batzuei buruzkoa.

Arreta telematikoa

www.kirolzerbitzua.net
  • + Diru laguntzen eskaerak.
www.gipuzkoa.net/deportes
  • + Eskola kiroleko partaideen eta taldeen izen-emateak.
  • + Eskola kiroleko baimenak.
  • + Eskola kiroleko joan-etorrietarako eta kirol materialerako diru laguntzak.

Bulegoetako ekipamendu informatikoak kirol eragileen eskura daude.

ESKOLA KIROLEKO KUDEAKETAK:
  • + Izen-emateak eta baimenak.
  • + Lizentziak eta fitxa osagarriak ematea.
  • + Istripu-agiriak bideratzea eta horien jarraipena egitea.
  • + Datuak gainbegiratzea eta egiaztatzea (izen-emateak, baimenak, joan-etorrietarako eta kirol materialerako diru laguntzak).
  • + Udalekin batera eskola kiroleko programa garatzea.
DIRU LAGUNTZEN KUDEAKETA:
  • + Diru laguntzen kanpaina noiz hasiko den jakinaraztea.
  • + Diru laguntza egokienak eskatzeko aholkularitza eskaintzea.
  • + Eskaera zuzen egiteko aholkularitza eskaintzea.
  • + Idatziz edota webaren bitartez egindako eskaerak jasotzea.
  • + Diru laguntzen egoeraren jarraipena egitea.
BESTELAKO ZERBITZUAK:

Sarrera erregistroa
Ondorengo helbideetara doazen agiriei sarrera ematea eta konpultsatzea:

  • + Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentura doazenei.
  • + Gipuzkoako Foru Aldundiko beste departamentuetara doazenei.
  • + Aldundiarekin hitzarmena sinatu duten administrazioetara doazenei.
gipuzkoa.net