Gipuzkoako Foru Aldundiak kexak eta iradokizunak aurkezteko sistema bat ezarri
du, eskainitako zerbitzuei eta karta honetan hartutako konpromisoei buruz herritarrek
duten iritzia helaraz dezaten.
Kexak eta iradokizunak Aldundiaren edozein erregistrotan aurkez daitezke, postaz edo Internet bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 30 laneguneko epea du erreklamazioei erantzuteko.
Zerbitzuak zure laguntzaz hobetu nahi ditugunez, eskertuko genizuke asebetetze mailari buruz aurkezten zaizkizun inkestak beteko bazenitu.