Eremu murriztu batera bideratutako pilotaren ibilbide ezberdinak ezagutu.
2 talde egongo dira, 1 errebotean eta bestea frontisean, lerrokaturik.
Lerroko lehenengo ikasleak bere atzekoari eremuan tantoa egiten saiatu behar du, pilota hartu, punpa egin eta joz, eta azken honek bere atzekoari, honela era ziklikoan.
Tantoa lortzen badu, puntu 1 eskuratuko du.
Ikasleren bat 5 puntura iristean, lerroko ordena aldatuko da.
10 puntu lortzen duenak irabaziko du.
| Ikasleen maila | 2. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Ertaina |
| Iraupena | 7-9' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Aurkariak eremura bideratutako pilotaren ibilbidea identifikatu. |
| Aldaerak | Errazago: Eremua txikiagotu. Zailago: Eremua ezker horma eta frontisa hartuz jarri (bi hormak erabiltzeko aukera). |
