Sakean eta errestoan kolpearen bidez pilota kantxako gune ezberdinetara bideratzeko gai izan.
Ikasle bat sakea egiteko prestatuko da, eta beste bat errestorako. Beste guztiak kanpoan ilaran jarrita zain egongo dira.
Sakalariak sakea 2. koadrotik egingo du, 2. eta 4. koadro artean sartuz (irudian adierazitako eremuan). Errestoan dagoenak pilota eremuan sartzen badu (frontisa eta 4 koadro arteko eremua), puntua eskuratuko du, eta bestela, puntua sakatzailearentzat izango da.
Sakea egin duena errestora pasatuko da, errestoan dagoena lerroko azkenera eta lerroko lehenengoa sakera.
7 puntu lortzen dituenak irabaziko du.
| Ikasleen maila | 2. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Baxua |
| Iraupena | 8-10' |
| Zatia | Zati nagusia, beroketa eta lasaitasunera itzulera |
| Arreta | Sakean zein errestoan pilota zehaztutako gunean sartu. |
| Aldaerak | Errazago: Sake eta errestoko eremuak zabaleran handitu. Zailago: Sakeko eta errestoko guneak zabalean jarri. |
