Oposizioan, pilota hartu eta botaz, lekualdatzea egin eta dagokion pilota bigarren punpa egin aurretik hartzeko gai izan.
6ko 2 talde egongo dira, bata frontisean eta bestea errebotean.
Talde bakoitzaren joko gunearen atzeko aldean gune finko bat zehaztuko da (ikus irudia).
Ikasle bakoitzak, pilota hartu eta botaz ilarako hurrengoari tantoa egiten saiatu behar du.
Pilota frontisera bota ondoren, gune finkoa ukitu eta ilaran jarriko da.
Txarra egiten duena kaleratua izango da.
Bi ikasle geratzean, lurreko gunea kendu edo frontisera gerturatuko da. Azkena gelditzen denak puntu 1 irabaziko du.
5 puntu lortzen dituenak irabaziko du.
| Ikasleen maila | 2. aldia aurreratua |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Altua |
| Iraupena | 5-7' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Pilota hartu eta bota ondoren gune finkoa ukitu eta hurrengo kolperako prestatu. |
| Aldaerak | Errazago: Ukitu beharreko gunea joko-espazioan sartu. Zailago: Kokapenak urrunago jarri. |
