Pilotaren punpa gunearen araberako lekualdatzeak egokitzeko gai izan.
6ko 2 talde egongo dira, bat errebotean eta bestea frontisean kokatuta.
Gune bakoitzean ikasleak ilaran egongo dira.
Kantxan 2 zona zehaztuko dira eta frontisean txapatik 2 metrotara marra bat jarriko dugu (ikus irudia).
Ikasle batek prestatzaile lana egingo du eta ilarako ikasle bakoitzari, pilota frontiseko marratik gora prestatuko dio.
Ilarako ikasleak jotako pilotak 2. koadroaren aurretik egiten badu punpa, jarraian 1.zonan sartu beharko da (bertara lekualdatzea eginez); 2. koadroaren atzetik egiten badu punpa, berriz, lekualdatzea 2. zonara egin beharko du.
Desplazamendu hau hurrengo kideak pilota jo aurretik egin beharko du. Piloteoa mantentzeko ikasleak jotako pilota hartu eta jarraian prestatuko dio ilarako hurrengoari.
Ilarakoak, jo, lekualdatzea egin eta ilarara itzuliko dira.
| Ikasleen maila | 2. aldia hasierakoa |
|---|---|
| Ikasle kopurua | 12 |
| Materiala | Zinta eta pilotak |
| Intentsitatea | Ertaina |
| Iraupena | 5-7' |
| Zatia | Zati nagusia |
| Arreta | Pilotak punpa egin duen gunearen araberako zonara hurrengoak jo aurretik lekualdatzea egin. |
| Aldaerak | Errazago: Desplazamendua hurrengo kidearen pilotakadak frontisa ukitu aurretik egin behar. Zailago: Punpa kantxaren ezkerrean egiten badu, lehenengo kontrakantxa eta gero dagokion zonara joan; eskuineko aldean egiten badu, lehenengo ezker horma ukitu eta gero dagokion zonara joan. |
